Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 12-05-2014




RUNNING: Gantz bera erretzen al da ibiliz eta lasterka eginez? RUNNING: Gantz bera erretzen al da ibiliz eta lasterka eginez?

RUNNING: Gantz bera erretzen al da ibiliz eta lasterka eginez?

ITURRIA: Sportlife
"Distantzia bera oinez egitea korrika egitea baino askoz ere denbora gehiago kosta denez, daitekeena al da oinez ibilitako kilometro bakoitzeko korrika eginez adina kaloria kontsumitzea?" 

Hauxe da irakurle batek aurkezten zigun zalantza bat amerikar fitness web batean horretaz artikulu bat irakurri ondoren. Teoria interesgarria inondik ere, neronek ere antzeko zer edo zer irakurri nuen, eta km.ko 65 kilokaloria inguruko kopuruak ematen dituzte, garatu den abiaduratik aparte (70 kilo inguruko pisu estandar baterako, kontsumoa bai dago zuzenean gorputzaren pisuaren mende, horregatik apalagoa izan ohi da emakumeetan). Newtonen legeen arabera, kontsumoak berdina izan behar luke abiadura ezberdinetan, gantz berari buruz eta distantzia berari buruz hitz egiten dugulako, beraz, lana bera da.

Halere, jarraiko ariketa kardiobaskular bat egiten duzunean, bertan bai ibiltzea, bai korrika egitea sartzen dugularik, ariketaren fisiologiak baieztatzen du 5 kilokaloria erretzen direla kontsumituriko oxigeno-litro bakoitzeko. Korrika egiteak distantzia bera ibiltzeak baino askoz ere oxigeno-kontsumo handiagoa dakar.
Zergatik alde hori? Kontua da korrika egitea eta ibiltzea aspektu gehiegitan ezberdintzen diren ariketak direla, ez dira alderagarriak. Lasterka egitea azken batean aurrera jauzi eginez mugitzea da; ibiltzea, ordea, prozedura arina da, saltorik gabea, eta beraz, energia-ikuspuntutik gutxiago kosta da. Jauziek eta beren lur-hartzeek kontsumo kaloriko handia dakarte.
Bi faktore* hauekin ibiliz edo korrika eginez egiten duzun kaloria-gastua kalkulatu ahal izango duzu

  • Korrika egitearen gastu osoa: 1.03 kilokaloria km. bateko eta kg. bateko.
  • Ibiltzearen gastu osoa: 0.72 kilokaloria km. bateko eta kg. bateko. 
Beraz, kilo pisatzen baduzu eta km lasterka egiten baduzu: 1.03 x 70 x 8 = 576 kilokaloria
Distantzia bera, ibiliz, ordea, hauxe izango litzateke: 0.72 x 70 x 8 = 403 kilokaloria.

Horrekin zerikusia duen beste datu bat, faktore hauek gastu osoa suposatzen dute (gorputz-jarduera gehi metabolismo basala), ez gorputz-jarduerarena bakarrik izango litzatekeen gastu garbia. Gastu garbiaz hitz egiten badugu, aldea are handiagoa izango litzateke eta kopuruak dezente apalagoak, horrexek azaltzen baitu zergatik batzuetan hain konplikatua den pisua galtzea.

  • Korrika egitearen gastu garbia: 0.86 kilokaria km. bateko eta kilo bateko.
  • Ibiltzearen gastu garbia: 0.41 kilokaloria km. bateko eta kilo bateko.
Erreparatu orain, bizirik egoteagatik zure metabolismoaren gastua barnean sartu gabe, gastua halako bi baino gehiago dela lasterka eginez ibiliz baino. Kontuan harturik ia halako bi behar dezakezula distantzia bera ibiliz korrika baino, kontsumo garbia korrika eginez lau aldiz handiagoa da, denbora-unitateka, ibiliz baino. Hara, ordubete lasterka eginez (jada ez gara distantziari buruz mintzatzen) kalorien laukoitza behar duzu ordubete ibiliz baino.

("Energy Expenditure of Walking and Running". Medicine & Science in Sport & Exercise, Cameronena et al. Diciembre 2004aren abenduko azterketaren faktore* egokituak)

Gehiago itzuli