Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-04-2021




Zuntzari buruzko egiak eta gezurrak

Zuntzari buruzko egiak eta gezurrak

ITURRIA: Sportlife
Zuntzari buruz guztia dakizula uste baduzu, hasi oinarrizko lau gai hauek berrikusten.

ZUNTZ GUZTIA BERDINA DA
FALTSUA
Zuntz disolbagarria eta zuntz disolbaezina daude, lehena oloarena da eta fruta batzuena, uretan disolbatzen dira gel moduko bat osatuz eta, ondorioz, azukre-xurgapena moteldu egiten da. Gainera, kolesterola jaitsi egiten da (LDL). Zuntz disolbaezinak, fruitu lehorretan eta barazki askotan, digestio-traktua zeharkatzen du ia aldatu gabe, eta idorreria saihesten du.

ZUNTZAK EZ DITU KALORIAK EMATEN
FALTSUA
Funtsean, azukre mota baten molekulak dira, baina lotuta dauden moduan zure gorputzari horiek bereiztea kostatzen zaio eta horregatik pasatzen dute heste meharra ia batere aldatu gabe. Hala ere, heste lodian, zuntz disolbagarriak hein batean degradatzen dira, eta kaloriak ematen dizkiote zure gorputzari. Hori ez da gertatzen zuntz disolbaezinarekin.

ZUNTZAK KOLONEKO MINBIZIA EKIDITEN LAGUNTZEN DU
BALITEKE
Teoria horren aldeko eta kontrako azterlanak daude; nolanahi ere, heste-igarotzea azkartzen du, eta onuragarria da “tapoiak” saihesteko.

ZUNTZAK PISUA GALTZEN LAGUNTZEN DIZU
EGIA
Zuntz disolbagarriak ematen dituen kaloria gutxi horiek pisu-kontrolean dituzten onurekin konpentsatzen dira, eta probek hori frogatzen dute.

Gehiago itzuli