Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-04-2021




Zure erreflexuak hobetzeko eta zure erantzun-abiadura handitzeko 3 ariketa

Zure erreflexuak hobetzeko eta zure erantzun-abiadura handitzeko 3 ariketa

ITURRIA: Sportlife
Akzioko kirol gehienetan, azkar erantzuteko erreflexu onak izatea ezinbestekoa da: hauek hobetzen ikasi ezazu.

Erreakzio-denbora laburra dugu zentzumenetatik burmuinera, eta ondoren muskuluetara doazen zirkuitu neuronalak erabilera ezagatik “herdoildu” ez direnean. Gainera, muskuluek paper garrantzitsu bat dute: muskuluan agindua jasotzen denetik, dagokion gorputzeko atalak jasotako agindu hori burutzen duen arte. Ariketa hauek proba itzazu eta zure abiadura hobetu.

1 PARETA UKITU
Jar zaitez paretatik metro batera, alerta-jarreran. Lagun batek atzetik zaplada bat ematean pareta eskuarekin ahalik eta azkarren ukitu behar duzu. Besoak aldatzen joan zaitez, 10 aldiz eskuinekoarekin eta 10 ezkerrekoarekin 3 serie eginez.

2 KEINUAREKIN ZUTITU
Eseri zaitez aulki batean, eta lagun batek keinua egiterakoan, ziztu bizian zutitu zaitez, baina salto egin gabe. 10 aldiz zutitzeko 3 serie.

3 JAUZI BERTIKALA 
Muskuluen parte-hartzea garrantzitsuagoa da orain. Zutik zaudelarik, alerta-jarreran, lagunak txalo egiterakoan ahalik eta goren salto egin ezazu. 5 jauziko 3 serie.

Gehiago itzuli