Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-04-2021




Lesio-gida 23: belaunezurreko tendoiarekin arazoak

Lesio-gida 23: belaunezurreko tendoiarekin arazoak

ITURRIA: Sportlife
Hidrozinesia ariketak laguntzarik hobenetarikoak izan daitezke, gure mugimendu sorta mugatu gabe karga ahalik eta gehien murriztuz lan egiten ahalbidetzen digutenez.

KONTSULTA
Meniskoan ebakuntza baten ondoren agertu zen arazo bat dut belaunezurreko tendoian, agian osatzerakoan egindako gehiegizko esfortzuarengatik. Hidrozinesia ariketak dituen programa bat hastea gomendatuko zenidake? Esan diezadakezu zertan oinarritzen diren ariketa hauek, zeintzuk egin ditzaket eta gomendatu diezadakezu webgunerik?

ERANTZUNA
Hidrozinesiak, uretan egindako ariketak, honen abantailak baliatzen ditu: 
Presio hidrostatikoak hobeto heltzen ditu artikulazioak eta muskuluak, itzultze benosoa erraztuz.
Azalaren eta lokomozio-aparatuaren gaineko presioak pertzepzio sentsoriala eta kinestesikoa handitzen ditu, koordinazio neuromotore finago baten garapena eta mugimenduen eraginkortasunaren handitze bat errazten duelarik.

Urak gorputzarengan eragiten duen bulkada bertikalak honen pisua gutxiarazten du. Sakontasuna aldatuz, gure artikulazioek, tendoiek eta muskuluek jasan behar duten pisua doitu dezakegu. Grabitate zentroa ere aldatu egiten da, baita oreka aurkitzeko eta mugimenduak gauzatzeko muskuluen erantzuna ere, izan ere ur azalerantz egindako mugimenduak errazten dira, eta hondorantz egiten direnak zaildu.
Mugimenduari erresistentzia handiago bat uraren dentsitatearen eraginez (airearena baino 700 aldiz handiagoa izanik), mugimenduen inertzia, azelerazioa eta geldotzea murriztu egiten dira gorputza inguratzen duen ur masak etengabe aurka egiten duelako.

Tratamendua
Zure kasuan, pixkanaka ibili beharko zinateke koadrizeps eta iskiotibialen muskuluak pixkanaka lantzeko orduan, baina batez ere zure belaunezurreko tendoiak jasan behar dituen tentsioak handitzerakoan. Belaunak posizio desberdinetan duen dinamikarengan eragina duten muskulatura orekatzeko ariketak egin itzazu, adibidez igerilekuko eskaileretako azken mailan eserita zaudelarik uraren erresistentzi hutsaren aurka flexio-luzapen batzuekin hasiz, ondoren hauek flotazio dortsaleko posizioan (buruz gora) eta goma-aparrezko “txurro” edo igeriketa-taulak bezalako flotagailuen laguntzarekin eginez. Eta gero, posizio bertikalean, lehendabizi oina lurrean bermatu gabe, elementu desberdinak oinekin hondoratuz intentsitatea handitu daitekeelarik.

Ondoren, sakonera handiko guneetatik txikiagokoetara joanez aurrera egin dezakezu. Tendoia behartu gabe uretan korrika egiteko gerriko flotagailuak erabiltzea gomendatzen dizut. Segurtasun gehiago duzula eta zure tendoiak modu onean erantzuten duela nabaritzen duzun heinean, ariketak berme gehiagorekin eta sakonera gutxiagoko guneetan egiten hasi zaitezke. Uraren erresistentziaren aurka ibili eta korrika egitea, hala nola igeriketako berezkoak diren propultsioko ariketak posizio dortsal zein bentralean egitea onuragarriak izango zaizkizu belaunezurreko tendinitis bat osatzeko. Gogora ezazu indarreko ariketekin batera elastikotasun ariketak egin behar dituzula beti.

Gehiago itzuli