Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014




IGERIKETA: Dena bat: hobetu abiadura, erresistentzia eta erritmoa

IGERIKETA: Dena bat: hobetu abiadura, erresistentzia eta erritmoa

FUENTE: Sportlife
Hiru ondorioko entrenamenduak erakutsiko dizkizugu, batera abiadura, erresistentzia eta erritmoa landu ditzazun. Dena batera igerilekuan!

Normala da egunero gero eta denbora laburragoa izatea entrenatzeko, betebeharrak direla kausa: lana, familia, gizartea.  Horra hor zergatik optimizatu behar duzun entrenatzeko darabilzun denbora.

Egunari edo asteari minutuak kendu eta zeure sasoiari eusteko, edo entrenamendu saio “espresak” (laburrak, eta, normalena, oso trinkoak) egiten dituzu, edo lotu beharrean egongo zara entrenamendu saio arrunt bakoitzak zure ezaugarri fisiko edo tekniko bat baino gehiago garatzea.   

Honako honetan irakatsiko dizuegu nola egin helburu bat baino gehiago, helburu anitzak edo "2 x 1" dituzten saioak; hortaz, entrenamendu saio bakoitzean helburu bi edo gehiago landuko ditugu.  

Entrenamendu baten barruan ezaugarri jakin bat edo batzuk hobetzea erraz-erraza da, entrenatzean eta / edo entrenamendu ziklo bakoitzean haietako bakoitzari ematen diozun denborari erreparatu besterik ez dago.  Esate baterako, 6 astean 2na saio eginez gero, aerobikoki hobetzea lortuko duzu intentsitate ertain eta handietan. 

Baina entrenamendu saio berean zenbait helburu bat baino gehiago lortu nahi izanez gero, bateraezintasunak ager daitezke.   Hau da, onura bikoitza lortu beharrean, halako bi kalte jasoko duzu; hau da, nahi dituzun gaitasunak ez garatzeaz gain, haietako bakoitza txarrago jarriko duzu, desordenan lantzeagatik beste gaitasun batzuekin batera. 

Aholku hauetan ez zaitut eramango lan aerobikoaren eta indarrezkoaren arteko bateragarritasunetara (fitnessean hain ohikoak direnak), igeriketa saioei ahalik eta etekinik onena ateratzeko moda baizik, lan aerobiko eta anaerobikoak batera eginda. 

Ez naiz batere axioma moduan zabaldutako errezeten aldekoa. Baina behingoz (eta hurrengorik gabe), gaitasunen “entrenagarritasun” hurrenkera uler dezazun, bada “estu-estu” bete beharreko “errezeta” bat:  
Lehenik, egin ezaugarri edo gaitasunik gogorrenak trebatzeko lanak, eta segituan arinagoak edo bigunagoak direnak

Begi bistakoa dirudi, eta, gainera, egokiagoa da, lanik gogorrenak orduan eta hobeto egingo dituzulako zenbat eta deskantsatuago egon. Halaber, lanik arinenak modu behar bezala egin ditzakezu beste ariketan gogorrago eta trinkoagoak gainditu ondoren geratzen zaizun indarrarekin

Gehiago itzuli