Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 08-07-2014




NUTRIZIOA: Kirolarientzako entsaladak

NUTRIZIOA: Kirolarientzako entsaladak

ITURRIA: Sportlife
Aukera handia dago, baina guztiak ez dira arinak ez eta osasungarriak ere. Ikus dezagun entsalada goxoak nola egin behar ez ditugun kaloria eta gantzak gehitu gabe. 

Entsaladak plater osasuntsu eta erreza izatetik mota guztietako konbinaketa aukera anitzak ematen dituen plater sofistikatua izatera pasa dira. Edozeinentzat egokiak dira. KALITATEA: Kalitatezko janari fresko eta elikagarriekin prestatzen dira. BIZKORTASUNA: 5-10 minututan prestatzekoak, AUKERA: denetarik pixka bat eramaten dute, ZAPOREA: nahasketek plater paregabeak sortzen dituzte, eta ARINTASUNA: kaloria gutxiko platerak dira eta duten zuntzagatik asebetetzen dutenak. 

Zer da entsalada?
Hiztegiaren arabera, ‘entsalada ’ hitzaren definizioa hurrena da: Entsalada edo  gatzozpindua oro har hotzik jaten diren jaki gordin edo prestatuak da, gehienetan oinarrian  barazki hostoak dituena.
Ongarriren batez apailatzen dira entsaladak : koiperen bat, gatza eta azidoaren bat (ozpina, limoi-zukua eta abar.)
Ez da definizio oso zehatza, ezta?. Entsalada hitzaren jatorria latin apaleko ‘salata’, era berean ‘herba salata’ – ren (begetal gaziak) forma motza. Dirudienez erromatarren garaian plater begetalak dastatzen zituzten gesalaz onduta.

Sinplea dirudien arren, arreta jarriz gero entsalada epe motzean eboluzionatu den plater oso ospetsua dela ikusiko duzu. Hamar urte eskas letxuga eta tomate platera izaten zen, olio, gatz eta ozpinez ondua eta arrautza egosiz, olibaz edo hegaluzeaz osatu zitekeena  bereziago bihurtu nahi bagenuen, mahaian elkarbanatzeko jartzen zena otorduei barazki freskoak gehitzeko asmoz. Baina gauzak aldatzen ari dira sukaldean eta entsalada zerbait gehiago bihurtu da, beraz, berrikus dezagun entsaladaren gure definizioa kirol-elikadura osasuntsuari begira. 
Kirolarientzako entsaladak 

Orekatu entsalada karbohidratoetan aberats diren elikagaiak erabiliz energia iturri gisa, zuntz asegarrian aberatsak, muskuluentzat proteinak eta ondu gantz osasungarriekin, oliba olio birjina extra bezala zaporea gehitzeko gantz kalorietan pasa gabe

Gehiago itzuli