Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-08-2014




DIETA: Dieta egin bai…baina zein? DIETA: Dieta egin bai…baina zein?

DIETA: Dieta egin bai…baina zein?

ITURRIA: Sportlife
Ariketa egitea gustatzen ez zaion askok modako dietak eta miariak agintzen dituztenak aukeratzen dituzte eta pisua azkar galarazten die, ezkontza bati edo udari begira. Gehienek pisua berehala berreskuratzeaz gain besterenbat gehitzen dute normalean.

Honelako eskarmentua izan duenak edo egoera hau sufritu duenen bat ezagutzen duenak galdera berriak egiten dizkiote bere buruari “zein dieta egingo dut?”, “ denek eraginkortasun bera ote?”, “kalorikoagoa den elikagai talde bat ezabatzen badut, gantzak edo karbohidratoak adibidez?” 
Puntu honetan eta batez ere beste osasun arazoak dituzten pertsonari, edozein dieta nutrizionistaren aholkupean egitearen garrantzia azpimarratu nahi genioke, jarraipen egokia eta elikagai talde guztiak jaten direla ziurtatzeko.

Pisua jaisteko aholku bila dabilenari zenbait puntu zehaztu eta dietari buruzko zenbait puntu argitzea komenigarria da. 

Pisua galtzen lagunduko didan dieta apur bat hipokalorikoa izan behar du sartzen ditudanak baino kaloria gehiago erretzeko, baina kaloria kopuruak ezin itsu gaitzake puntu garrantzitsuena ez ikusteko, hau da, kalorien kalitatea. Horregaitk,  dieta orekatua, elikagai ekarpen egokia duena, ezinbestekoa izango da gorputzaren funtzionamendua egokia izateko eta elikagai ezak eragindako desorekak ekiditeko.

Dieta mediterraneoa dagoen osoena bataiatua izan da, gaisotasun gehiagotaz babesten gaituena, begetarianoen gainetik, gantz intsaturatuetan, omega-3 eta produktu freskoak, duen aberastasunari esker.

Ezin ahaztu dieta egiteak jaten ikasten lagundu behar digula eta behin gure helburua lortua izan ez garela berriz ohitura txarretara bueltatu behar, ikasitakoa mantentzen saiatu baizik.

Argaltzeko dieta egiten dugun bakoitzean biltegian genituen gantz azido mugiarazten ditugu erretzeko eta energia produzitzeko.Odolean gantz kopurua igotzean, aukera gehiago daude gure odol hodietako paretetara itsasteko, ateromak sortuz. Horregatik, pisu galerak ez du errusiar mendia bezala izan behar, etengabeko igoera eta jaitsierekin, txirrista baizik, beti beherantz. 

Saia zaitez elikagai guztiak sartzea plater bakarrean bazkari eta afarian, hauxe hirutan banatuz: plateraren erdiak barazkiena izan behar du, laurdena proteinak eta beste laurdena karbohidratoak (ogia janez gero plater horretako karbohidratoa izango da). 

Gehiago itzuli