Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015




ELIKADURA - Errezeta: esfortzu ostean indarrak berritzeko irabiatua

ELIKADURA - Errezeta: esfortzu ostean indarrak berritzeko irabiatua

ITURRIA: Sportlife
Prestatu entrenamendu ondoren indarrak berritzeko zure irabiakia. Eta kirolariak behar dituen fruta eta barazki kopurua bete!

Elikadura orekatua eta osasungarria izateko, egunero gutxienez 5 fruta edo barazki ale hartzea gomendatzen digute. Iristen zara kopuru horretara beti? Irabiaki honek 5etik 3 emateaz gain ahaleginaren ondoren indarberritzen lagunduko dizu. 
Nahastu 5 edo 6 marrubi, ahuakate bat, 50 g espinaka, 10 g ezti, esne gazur proteina kutsarakada handi bat eta ura, gustuko duzun trinkotasuna lortu arte. 

  • Marrubiak: Antioxidatzaile eta C bitamina iturri.  
  • Ahuakatea: Gantz osasungarriak  eta zuntza ematen digute, gorputzari karbohidratoak gantz modura pilatzeko esaten dion glukosa gailurra gutxitzen du. 
  • Espinakak: burdinetan aberatsak, oxigenoa odolean garraiatzeko ezinbesteko minerala. 
  • Eztia: Karbohidrato iturri naturala. Gainera zaporea hobetzen du.
  • Esne gazur proteina: Ahaleginaren ondoren muskulua eraikitzeko ezinbestekoa. 

Gehiago itzuli