Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015




TXAPELDUNEN TRIKIMAILUAK: Michael Phelps

TXAPELDUNEN TRIKIMAILUAK: Michael Phelps

ITURRIA: Sportlife
Michael Phelps-en klase batera joan gara igerilekuan teknika hobetzeari buruz historia osoko igerilari onenaren aholkuak zuekin partekatzeko. 

Bartzelonako mundialetan izan dela aprobetxatuz, historiako igerilari onenak klase praktiko bat eskaini zigun igerilekuan. Joan Boadak, Sport Life-ko lankideak Michael Phelps-en klase praktikoan izateko aukera izan zuen eta igeriketa teknika hobetzeko emandako aholkuak azaldu dizkigu. Hemen dituzue izurde bihurtzeko gakoak:  

→ URETAN.
1. Besakada eskuaz ura hartuz hasten da. 
2. Beharrezkoa da ukalondoa altxatzea besakadaren trakzioaren hasieran. 
3.Arnasketa: burua arnasa hartzeko gutxieneko angelua atera. Ez gehiago. 

→ URETATIK KANPO.
4. Ukalondoa berriz jasotzean ukalondoak goitik joan behar dut sorbalda uretatik kanpo joan dadin eta ez gaitzan geldiarazi. 
5. Besoa luzatzean sorbalda aurrerantz eraman behar da besakadaren luzera areagotzeko.

→ OINEN GARRANTZIA.
6. Phelps-ek asko azpimarratzen du oinen mugimenduaren entrenamendua. Beste lehiakideen aurrean aldea eman diona izan da
Bitxia bada ere, Phelps-ek  aitortu zigun bere teknika ez dela ehuneko ehun zuzena. Uretan, igerilari onek galdera ikur modukoa marrazten dute, baina bere esanetan ez du inoiz bere igeri egiteko moduan erabili eta bere estilo naturalak, ibilbide zuzenagoaz, azkarrago joatea ahalbidetzen ziola. 

Gehiago itzuli