Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2015




ELKARRIZKETA Martín Fiz

ELKARRIZKETA Martín Fiz

ITURRIA: Sportlife
Martín Fiz-i elkarrizketa egin diogu, atletismoan berezko izena, munduko eta Europako txapelduna maratoian. 

Besteen artean, Helsinki (1993 eta 94), Rotterdam (1995), Seul (1996 eta 1997) eta  Otsu-koa Japonian (1999), urrezko domina ere izan europarretan , Helsinkin (1994) eta mundialetan, Gotemburgon (Suedia, 1995). Atlantako Joko Olinpikoetan (1996) laugarren izan zen, Atenako mundialetan (1997) zilarra lortu zuen eta seigarren geratu zen Sidneyko Joko Olinpikoetan. 

Nolakoak izan ziren zure lehen lasterketak?
Txikitan eskolan denetarik egiten zuen haurra nintzen…ikasi izan ezik, ez bainintzen oso trebea. Futbolean ona nintzela esaten zuten, baina azkenean oinezko lasterketak irabazi zuen, hau ere asko gustatze zitzaidan. Ez zen lehen lasterketa irabazi nuelako, ez baitzen hala izan. Nire lehen garaipena Tortilla Mendian izan zen, eskola krosa zen eta oso berezia izan zen bertan federatu guztiak baitzeuden eta nik ez nuen entrenatzailerik ere, gidatzen ninduena nire matematikako irakaslea zen.

Zein da oroitzapen onenak dakarzkizun lasterketa? 
Mundiala irabaztea maila pertsonalean gailurra izan zen, baina gehien bat hain banakakoa den kirol batean talde arrakasta bezala sentitzeagatik. Egun ahaztezin bezala, zalantzarik gabe 1994ko Europarrarekin geratuko nintzateke, hiru “españolito”, beti gogoan dugun Diego García, Juzdado eta ni neu, podium gainean. Gertaera hark bultzatu zuen aurretik ausartzen ez zen jendea parkeetan korrika egiteari ekin izana.

Running-az bereziki gozatu duzun egunik gogoan?
Formenterako irlan entrenatzen. Ur gardenek guztiz sorgindu ninduten, bere parajeetan barrena galdu nintzen eta bi ordu baino gehiago egiten bukatu nuen. Pare bat egun geroago Maratoi Erdia nuen eta leher eginda iritsi nintzen.

Zein da zure ametsetan lasterketa egiteko tokia?
Kenia, biziki gustatuko litzaidake Eldoret-e keniarrekin entrenatzea, euren atletismoaren sorterria. 

Beste kirolik erakartzen zaitu?
Azken urteotan Quebrantahuesos proba egin dut errepideko txirringarekin. Juanito Oiarzabalekin Akonkaguara igo naiz… sufrimenduzko kirolak gustatzen zaizkit, ahalegin handia eskatzen dutenak, aerobikoak, agonia puntu bat dutenak. Distantzia luzeko duatloia egitea gustatuko litzaidake. Eta noski, Ironman proba egitea ere, ez dut baztertzen, baina urak hotzikarak ematen dizkit… oinak lur gainean izatekoa naiz ni. 

Zure jainko txikiak?
Atletismozale sutsuek soilik oroitzen dute Antonio Prieto izeneko atleta segobiar txiki baina handia. Nik beragandik hartu nituen atletismoaren balioak. Baita Miguel Indurain, munduko kirolaren historian handietako bat eta pertsona bezala lehenengoa, hura haserre ikusteko ez dakit zer egin beharra dagoen. Mundu mailan, Haile Gebreselassie, 20 urtez lasterketak irribarre batekin irabaziz. 

Zer gustatze zaio egitea Martín Fiz-i aisialdian?
Oso urduria naiz, baina ez estresatua, eta horregatik gustatzen zait Gasteizen egotea, familiarekin eta lagunekin mahai inguruan lagunekin istoriak kontatzen gozatzea.  

Bitxia da baina orain running-a zure emazte Anarekin banatzen duzu… 
20 urte baino gehiagoz egunero korrika ikusi ondoren, Emakumearen Lasterketan hasi zen eta orain New Yorkeko eta Berlineko maratoiak egin ditu. Gustuko dut orain bere bizimodua osasungarriagoa delako eta batez ere zoriontsu ikusten dudalako. Berlinen, lesionatu egin nintzen 10. kilometroan eta itxarotea erabaki nuen biak elkarrekin sartzeko.

Azken 10 urtetan runner’s aldizkariaren buru izan zara.
Onartu nuenean ez nuen uste hainbeste gozatuko nuenik, maite dudan kirolari loturik jarraitzen lagundu dit. Gainera, markak hausten ez dituzten arren, bere bizitza antolatzen eta arazo handiei aurre egiten eredugarri diren ehunka herri lasterkari ezagutzeko aukera eman dit. Nire ustez, Runner’s World faktore garrantzitsua izan da egun Espainian dagoen korrika egiteko “boom” horretan. 

Eta orain gainera irratiarekin ausartu zara…
Herri atletismoari buruzko saioa hasiberri dut “Tu Radio Vitoria”barruan ostegunero 3’30- 4 bitartean. 

Zein da Runner’s World-erako bereziki gogoratzen duzun erreportajea? 
Soto del Realen antolatutako korrikalari eskolarena. Running-a gizarteratzeko tresna bikaina denaren isla. Iaz Gasteizko Martín Fiz maratoian parte hartzera gonbidatu nituen bertako 10 korrikalari eta benetan berezia izan zen.

Gehiago itzuli