Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015




Zure entrenamenduaren oinarria... Oinetan dago! Zure entrenamenduaren oinarria... Oinetan dago!

Zure entrenamenduaren oinarria... Oinetan dago!

ITURRIA: Sportlife
Egonean bizi diren pertsonek ere, zama eta higadura handiak jasan ohi dituzte oinetan, baina kirola egiten dutenengan askoz ere handiagoak izaten dira. Beraz, ez dago aitzakiarik, kirolariok bereziki mimatu behar ditugu oinak eta alderdi askotan gainera!

Nolakoa da gure oina?
Oina egitura konplexua da, gure anatomian bilakaerarik handiena egin behar izan duena. Bi eginkizun nagusi ditu: zama handiak jasatea eta bultzatzea, egonkortasun dinamikoa galdu gabe.

26 hezurrez osatuta dago eta hezur horiek arkuaren forman daude antolatuta. Atzeko aldean, tartsoaren inguruan, hezurrik handienak eta indartsuenak daude, zeren hezur horiek hartzen baitute gorputzaren pisurik gehiena. Oinak muturrerantz jarraitzen duen heinean, hezurrak txikituz doaz, mugikortasun handiagoa bideratzeko. Oinazpiko azal lodia eta zamen eragina moteltzeko eta babesteko gantza-ehunen geruzak baino barrurago, erresistentzia handiko muskulu-zerrendak daude, oinazpiko odol-hodiak eta nerbioak babesten dituztenak. 

Oinazpiko azaleko izerdi-guruinen kopurua izugarri handia da: zentimetro karratu batean 360 izerdi-guruin daude gutxi gorabehera. Horregatik, ezinbestekoa da egiten dugun kirolerako berariazko oinetakoak hautatzea. Transpirazioa bideratzen duten oinetakoak izan behar dute, onddoak hazi ez daitezen.

Izerditzea beharrezkoa da gorputza hozteko, are gehiago kirola egiten dugunean eta gure gorputzaren tenperatura igotzen denean. Baina gure oinak maiz “oinetakoetan sartuta” egon ohi dira eta, ondorioz, hezetasuna ez da lurruntzen; horregatik, nahitaezkoa da erabat zaintzea.

Kirola egiteagatik edo “hiperhidrosiagatik” gehiegi izerditzearen ondorioz, azala mazeratu egin daiteke (bigundu eta zurixka jar daiteke). Prozesu hori gertatzen denean, azala ahuldu egiten da eta zenbait patogenok, onddoek eta bakterioek, besteak beste, koloniak sor ditzakete. Horregatik dira hain arruntak korrikalariek izan ohi dituzten infekzio bakterianoak eta “atletaren oina” deritzona bezalako patologiak.

Kirolari askorentzako arazoa den gertaera hori aldez aurretik zaintzeko eta saihesteko, berariazko produktuak daude, desodoranteak eta transpirazioaren aurkakoak. Oinak zaintzeaz espezializatuta dagoen marka zaharrenetako bat den Saltratos etxeak, produktu-sorta oso bat eskaintzen du aukeran. Produktu horietako bat hauts desodoranteak dira. Hauts horiek azaleko izerdia xurgatzen dute eta azala lehor mantentzen dute. Esprai desodorantea ere transpirazioaren aurkakoa ere badute. Produktu hori erraz erabiltzen da eta ezaugarri leuntzaileak, astringenteak eta antiseptikoak ditu, formulak daukan sahats zuriaren estraktuari esker. Bi produktu horiek oinetan zein oinetakoetan aplika daitezke.

Zure masajeak osatzeko, Saltratos-ek krema baltsamiko suspergarria eta erlaxatzailea, azala leuntzen duena eta oinak “askatzen” dituena intentsitate handiak jasaten dituena. Trikimailu on bat: odol-zirkulazioa arintzeko eta likidoen metaketa saihesteko, kirola egin ondoren, egin masajeak goranzko mugimenduekin, oinak altxatuta dituzula.

Eta ez ahaztu garrantzitsuena! Erabili zure kirolerako berariazkoak diren zapatilak. Lehiaketan oinetakoak ez estreinatzea eta podologoarengana erregulartasunez joatea zure oinetan aldaera mekanikoak saihesteko beste oinarriko alderdietako batzuk dira.

Oinak egoki mantentzeko ariketak
Oinak zeharo zaintzeko, eta “kilometroak egiten” jarraitzeko, oinok entrenatzeko ariketa-plan bat proposatzen dizugu, oinazpiko eta orkatilako lesioak aldez aurretik zaintzea erraztuko dizuna.
  • 1. Behatzak gora eta behera. Behatzetako muskulu flexore eta hedatzaile, ahalik eta gehien altxatuz eta jaitsiz. Saiatu orkatila geldirik mantentzen.
  • 2. Behatzak aldentzea. Aldendu behatzak ahalik eta gehien, lodia barrurantz eta txikia kanporantz. Erraza dela irudituko zaizu, baina ez da hain erraza.
  • 3. Hanka batean oreka mantentzea. Gorputzaren pisua oin baten gainean jartzen denean, oinak kanporanzko eta barruranzko mugimenduak egiten ditu, oreka konpentsatzeko. Egin ariketa hori hanka bakoitzarekin, minutu batean mantenduz.
  • 4. Toalla hurbiltzea. Behatzak luzatuz eta flexionatuz, saiatu lurrean dagoen toalla zuregana hurbiltzeko.
  • 5. Bola bat zapaltzea. Jarri oinazpia tenisko pelota baten gainean edo antzeko bolaren baten gainean eta pasatu oinazpia bola osoan zehar.

Gehiago itzuli