Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015




Jaitsi eskailerak, egin korrika hobeto Jaitsi eskailerak, egin korrika hobeto

Jaitsi eskailerak, egin korrika hobeto

ITURRIA: Sportlife
Korrikalari... Ez baztertu inoiz eskailera eder batzuk! Ariketa bikaina izan daiteke zure egonkortasuna eta indar eszentrikoa hobetzeko.

Eskailerak jaistea ariketa bikaina da indar eszentrikoa lantzeko, orkatilaren mugikortasuna eta mokorraren egonkortasuna hobetzeko. Alderdi mekaniko horiek oso beharrezkoak dira korrikalari guztientzat.

Eskailera-maila batetik, egin jaisteko keinua hanka luzatuz, lurra ukitu arte, baina ez jaitsi eta itzuli lehengo posiziora eta gero egin gauza bera hanka aldatuz. Erabili kargaren bat, mankuerna batzuk, esaterako.

- Sostengatzeko oinak indar eszentrikoa garatzen du koadrizepsetan eta ipurmasaileko muskulu handian. Indar eszentrikoa areagotuz, muskuluak ez dira hainbeste nekatuko distantzia luzeetan.

- Garrantzitsua da orpoa ez altxatzea. Horrela, trizeps surala luzatzea lortuko duzu, orkatilaren flexio dortsala hobetuz. Horrek korrikaldia hobetuko du.

- Hanka bakarrean sostengatzeko, mokorreko ipurmasaileko muskulu ertaina asko erabili behar da. Pelbisaren egonkortasuna hobetu egingo da, belaunaren kulunkak eta valgusa saihestuz.

Gehiago itzuli