Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-10-2015




Patin lerrokatuak: limoiak Patin lerrokatuak: limoiak

Patin lerrokatuak: limoiak

ITURRIA: Sportlife
Hona hemen lepoz patinatzeko teknika menderatzeko urratsak, limoiak edo packwards swizzles deritzenak.

Menderatzen al duzu aurrerantz patinatzeko teknika? Ba, jantzi kaskoa eta babesak eta goazen atzerantz patinatzen ikastera, oreka eta pisuen kontrola hobetzen dituen teknikaren bidez.

“Limoiak” atzerantz erraztasunez mugitzeko, biratzeko eta frenatzeko erak aldez aurreko urratsa dira.

OINARRIZKO POSIZIOA
  • Begirada aurrerantz eta sorbaldaren gainetik.
  • Besoak gorputzaren alboetan, apur bat zabalduta eta aurreratuta.
  • Gorputz-enborra apur bat aurrerantz, ipurdia jaitsita.
  • Sorbaldak eta mokorrak lerrokatuta.
  • Pisua zentratuta, hanka bien erdian.
  • Belaunak flexionatuta, muskulu indartsuenek (ipurmasailekoak eta koadrizepsak) lan egin dezaten eta abduktoreak behartu gabe.
  • Gidak apur bat inklinatuta kanporantz irekitzean (mugimenduaren gainerako aldietan zuzen)
  • Pisua oinen puntetan, orpoak behartu gabe, baina altxatu gabe.


HASI PRAKTIKATZEN

Hasieran, ipini oin-puntak barrurantz, orpoak 90ºko angeluan,  eta belaunak elkartu nahian, flexionatuta.
Egin indarra kanporantz, patinak eta belaunak zabalduz. Bi hankak paraleloan ipinita, altura berean eta pisua % 50ean banatuta.

Ixteko, egin indarra barrurantz, orpoak elkartuz eta belaunak kanporantz begira mantenduz.
Mugimendua kontrolatu ondoren, egin zenbait limoi jarraian, baina oraingoan ez elkartu orpoak azkenean: elkartu baino lehen, ipini berriro oinak paraleloan eta elkartu puntak berriz ere, limoi berria hasteko.

EZ OKERTU
Hona hemen atzeranzko limoiak egitean gertatzen diren akatsak:
  • Orpoak gehiegi altxatzea, puntetan pisu gehiegi ipiniz.
  • Gorputza gehiegi okertzea aurrerantz, burua jaitsiz eta ipurmasaileko muskuluak altxatuz.
  • Belaunak ez flexionatzea. hanka batean bestean baino pisu gehiago jartzea.
  • Gidak barrurantz okertzea irekitzean, belaunak elkartuta eta oinak banatuta.
  • Martxaren noranzkorantz inoiz ez begiratzea edo besapetik begiratzea.
  • Sorbaldetako bat atzeratuta uztea, besoa mokorra baino harantzago ipiniz.

EZ ZAIZU ATERATZEN? PROBATU HAUXE
  • Hasi geldirik, mugitzea eragozten duen behegainean (belarra edo lurra), mugimendu osoaren posizioak markatuz.
  • Egin limoi bat aurrerantz eta beste bat atzerantz lekuan, lehenbizi konorik gabe eta gero konoarekin.
  • Hasi atzerantz mugitzen erreferentziako lerro baten gainean,urrats txikiak eginez, oin-puntak barrurantz jarrita: lehenbizi oin batekin eta gero bestearekin, belaunak apur bat elkartuz.

Gehiago itzuli