Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2015




3 ariketa ipurmamia entrenatzeko 3 ariketa ipurmamia entrenatzeko

3 ariketa ipurmamia entrenatzeko

ITURRIA: Sportlife
Landu zure ipurmamia eta atera nagikeriatik hiru ariketa hauen bidez.


Gluteo handia muskulu handi eta indartsua da, baina, paradoxikoki, inhibituta dago. Abian jartzeko, zama sendoak jarriz joan behar dugu. Ondorengo hiru ariketok hori lortzen lagunduko dizute.

1. Lehenbizi indartu egin behar da, eta, horretarako banakako ariketak egin behar dituzu, gluteo handian lokalizatuak. Mokorra igotzeko  ariketak dira interesgarrienak, zeren, ondoriozko eraginez bada ere, bizkarrezurreko muskulu zutitzailea eta iskiotibialak ere abian jartzen baitira.

2. Aurrera egiteko, integratu zure lana artikulazio anitzeko ariketekin. Zalantzarik gabe, pisu hila oinarrizko ariketa funtzionala da, oinarrizko indarra hobetzen baitu.

3. Azkenik, potentzia-ariketak egin, gluteoa eta gainerako muskulu luzatzaileak azkar eta era esplosiboan eragin daitezen. Egin split bat, salto egitean hankak txandakatuz. Mugimendu nasaia egin behar da eta mokorra asko flexionatuz.

Gehiago itzuli