Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2015




Yoga eta Pilates, niretzat al dira? Yoga eta Pilates, niretzat al dira?

Yoga eta Pilates, niretzat al dira?

ITURRIA: Sportlife
Taldekako klaseen aurrerapenak eta eragozpenak aztertuko ditugu, zure helburuetara gehien hurbiltzen dena hauta dezazun. Artikulu honetan Yoga edo Pilates eginez gero, lortu ahal dituzun  onuren berri izango duzu

YOGA ETA PILATES  
Metodo biak desberdinak badira ere, biak dira arnasketa berariaz lantzean eta muskulu egonkortzaileak eta core-a sendotzean oinarritzen diren entrenamendu fisikoa eta mentala egiteko sistemak. Pilates metodoa garatzean, bizkarrezurraren jarrera anatomiko egokiaz arduratzea da helburua. Klaseak, funtsean, mugimendu moteletan oinarritzen dira. Mugimendu horien bidez, arnasketarekin bat eginda, muskuluak luzatzen eta norbere gorputza ezagutzen duten posizioak aurkitzea da helburua. Yogako eskolak anitzak dira eta mota askotako Pilates metodoak daude, erabiltzen den materialaren arabera: behegaina, makinak, edo haurdun dauden emakumeentzako edo berariaz umeentzat prestatutako klaseak.

✔Alde: tonu muskularra eta koordinazioa, jarrera eta gorputzaren posizioa  hobetzen dira. Irakasle on batekin, edozein sasoi fisikorako balio dute. Arnasketa lantzeak, estresa saihesten laguntzen du.

✘Kontran: estatikoak direnez, kaloria gutxi erretzen dira eta, mugimendua edo musika eskatzen duten jarduerak badituzu gogoko, agian aspergarriak irudituko zaizkizu. Ezinbestekoa da irakasle on batek gainbegiratzea, zeren ariketa guztiek ez baitute balio edonorentzat. Bizkarreko mina arintzeko apunta zaitezke eta lehen baino min handiagoarekin amaitu zenezake.

Gehiago itzuli