Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2015




Zure artikulazioak elikatu! Zure artikulazioak elikatu!

Zure artikulazioak elikatu!

ITURRIA: Sportlife
Zure "kiroletako hezurrek" etekin maximoa emateko eta lesioak saihesteko behar dutenaren gakoak

Bazenekien inpaktu bakoitzean, lasterkariak bere euskarrian hiru aldiz bere gorputzaren pisua baino gehiagoko karga jasotzen duela? Eta hein handi batean artikulazioak dira, aldaka eta gerrialdea barne, inpaktu hori xurgatzearen arduradunak. 10 kilometroko lasterketan oin bakoitzean 6000 inpaktu egiten direla pentsatzen badugu, mantentzen duten estres handiaren ideia egin dezakegu. Eta nahiz eta lasterketak osasunari onura itzelak eman, mekanikoki oso bortitza ere bada zona artikular batzuentzat. Muskuluetako lesioek nahiko ondo eboluzionatzen dute eta bere funtzioa itzul daiteke, hala ere,  kartilagoetan, meniskoetan eta orno-diskoetan egiturazko kalteak konponezinak dira.

Horregatik eta korrika egitearen eta lasterketa inplikatzen duten beste kirol askoren onura guztiez gozatzeko (asko dira!), osasun artikularra gure helburu handietako bat izan behar da kiroletako bizitza luze eta osoaz gozatzeko. Egin daiteke, noski!

Badakigu zure artikulazioak zaintzeak asko arduratzen zaituela; zapatila on batzuk aukeratzen dituzu, zure entrenamendu-egunak eta atsedena tartekatzen dituzu, zure saioen ondoren luzatzen duzu eta ongi hidratatzen zara. Hau guztia betetzen baduzu, bikain! Baina kirol ekuazio honi osagai bat falta zaio: elikadura, helburuak eta entrenamendua bultza edo oztopa ditzakeen gakoetako bat eta organismoari eta artikulazioei beharrezko mantenugaiak eman behar dizkiona. 

Zure artikulazioek ere jaten dute!
Aurrera egin baino lehen, ezagutzen duzu nola funtzionatzen duten zure artikulazioek? Hasteko, artikulazioak bi edo hezur gehiago arteko lotura dira eta eskeleto guztiaren mugimendua errazteko eta gorputzari elastikotasuna ematearen arduradunak dira. 

Kartilago elastikoez estaliak daude, presioari erresistenteak eta lasterketan zehar sortzen diren inpaktuen "moteltzaileak”. Kartilago hau zelulez, kolagenoz eta matrize estrazelularraz osatua dago, azken hau, mukopolisakaridoez (nagusiki azido hialuronikoa) eta glikosaminoglikanoez osatua. Osagai hauen guztien helburua, kartilagoa elikatu, lubrifikatu eta hezurren arteko marruskadura ekiditea da, gure artikulazioek sufritu ez dezaten kirola egiten dugun bitartean. 

Zure artikulazioek "goserik ez dutela pasako" ziurtatzeko eta lesioak urruntzeko mukopolisakaridoetan aberatsak diren elikagaiak gehitu behar dituzu (txerri-hanka, ukondoa, tripakiak, etab.) Zure dietak aukera hauek sartzea ez badizu baimentzen, eta koipe edo kolesterol gehiegi hartzea saihestu nahi baduzu edo besterik gabe, zure hezurren erabateko zaintza ziurtatu nahi badituzu, aukera on bat duzu mukopolisakaridoetan aberatsak diren gehigarri elikagarri espezifikoetan.

Gehiago itzuli