Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 11-12-2015




Eguberrietan sasoian mantentzeko 7 gako Eguberrietan sasoian mantentzeko 7 gako

Eguberrietan sasoian mantentzeko 7 gako

ITURRIA: Sportlife
Jaia bakean izan dezagun! Hemen uzten dizkizugu 7 gako Eguberri egunak osasuntsuak, zoriontsuak  izan daitezen... Eta sasoian!

  1. Ez ezazu bazkaria utzi gaueko "betekada" aurreikusiz... ez aurreko egunean jan zenuen guztiaren ondorioz. Bazkarira gosez  iristeak gehiago jan dezazun eragingo du.
  2. Entrenatzea jaia bada zuretzat, jaietan zehar zergatik egiteari utzi? Egun libreak aprobetxatu kirolaz pixka bat gehiago gozatzeko. Ez dio axola zure seme-alabak oporretan badaude, familiaren hainbeste bisitarekin,  ziur umeak zaintzeko txandak egiteko pozik dagoen norbait aurkitzen duzula. Eta txikiekin egotea zuri tokatzen zaizunean… etengabe jolastera!
  3. San Silvestrean izena eman familiarekin… hilabete osoan zehar. Bazkalondoan eskura duzun turroi, polboroi eta alkohol gehiago hartu ordez, egin aproba familia guztiarekin kirola egiten. Ez dago aitona-amonak etxean utzi beharrik. Kalean paseoa izan daiteke, orgatxoentzat ere egokia.
  4. Gehiegi erreprimitzea kaltegarria izan daiteke. Jaietan gaude eta gozatu behar dugu. Osasun arazorik ez baduzu behintzat, denetarik jan dezakezu, baina neurrizko kantitateak izan daitezen ahalegindu eta ez errepikatu.
  5. Goserik sentitzen ez duzun bezain laster jateari utzi.  Nahiz eta oraindik janaria platerean edo gozoak erretiluetan geratu. Ziur plater nagusi edera direla hurrengo egunerako!
  6. Ahal duzun guztietan gantzik gabeko itsaskiak, arraina eta haragiak aukeratu eta  ez  saltsarik bota. Akonpainamendu bezala, barazkiak hobe. Eta turroietara goserik gabe iristen bazara... besterik gabe, ez jan. Zertarako, ez bazara gose?
  7. Bi edo hiru ospakizun gau ez dira Eguberritan gizentzearen eta sasioa galtzearen errudun.  Gutxi lo egita, gure jardueran aldaketak eta mantendutako mokadu hartzeak dira benetan larriena... beraz gozatu jaietaz lasaitasunez, familiarekin eta lagunekin, bizitza-ohitura osasungarri batzuk mantentzen saiatuz bai lehenago baita ondoren ere.

Gehiago itzuli