Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-02-2016




Zer jardueratara eramango dut? Zure seme-alabaren kirol jarduera nola aukeratu

Zer jardueratara eramango dut? Zure seme-alabaren kirol jarduera nola aukeratu

ITURRIA: Sportlife
Zure seme-alaba kirolzalea izatea nahi? Orduan, parte hartzea nahi duzun kirol jarduera ondo aukeratu behar duzu. Aukera desegoki, goiztiar edo inposatutakoak bizkor buka dezake haurraren “kirol espirituarekin” 

Eta garrantzitsuena aukeratzeko orduan... bere gustuak! 
Zure seme-alabak praktikatzen duen kirola ez badu gustoko, asko tematzen bazara ere, utziko du. Oso positiboa da haurrak hainbat kirol probatzea gogoko duena aurkitu arte. Ezarri zenbait arau, baina utz iezaiozu askatasunez aukeratzen. 12-14 urte bitartean, hobe da oso kirol desberdinak aste berean konbinatzea, adibidez indibidual bat eta taldeko beste bat.

4 urte baino gutxiago ditu 
Oraindik ez dago prest diziplina zehatz baten arauak asimilatzeko (inposatzea akatsa izango litzateke). Asteko kirol denborak ez ditu 45 minutuko bi saio gainditu behar. Baina askoz gehiago mugitu behar dute... aske jolastuz. “joko fisikoak” partekatu eta gozatu zure seme-alabekin.

Pertsonalki lagun diezaiokezu jardueran zehar?
Bai: Matroigeriketa da zuen aukerarik onena. Zure seme-alaba ur-ingurunera ohituko du eta zuen lotura indartuko du.
Ez: Jarduerara beste pertsona batek eraman behar du. Aukera ezazu, jokoan zehar, zure semeak bere trebetasun  psikomotorrak garatzen dituen “aurrekirol”jarduera.

4 eta 8 urte bitartean ditu
Gehiago laguntzen dien jarduera, tarteka bizia dena da, adibidez, metro batzuk dena emanda korrika egin eta gelditzea edo ezkutalekua edo “harrapaketan” bezala. Agian bizikletaz igotzea edo trostan ibiltzea atsegin izango dute, baina aske egin behar dute, ez daude prest hura kirol bezala egiteko. Jada arau errazak asimilatzeko prest daude, baina jarduera egokienak orain modu oso eta dibertigarrian psikomotrizitatea garatzen dutenak eta bere gorputza indartzen dutenak dira. Nahikoa dira 2-3 saio astean ordu beteko“araututako kirola” eginez.

Igerilekuan gozatzen du?
Bai: Igeriketa, orain zure konpainiarik gabe, ingurune ideala da orain. 
Ez: Ume askori ez zaie adin honetan ura gustatzen (nahiz eta etorkizunean igerilari apartak izatera heldu) edo bertan aspertzen dira. Ez ezazu behartu. Hobe da judon izena ematea, bere interakzio soziala indartuko du eta. 

8 eta 12 urte bitartean ditu 
Jada agian zure semeak garatu du lehentasuna kiroletarako eta baita lehiaketarako ere. Hala ere, bere kirol ordu guztiak diziplina bakarrean “xautu” ez ditzan ahalegindu behar duzu. Eta are gutxiago ahalmen bakarra estimulatzen duen kirola bada,  lasterketa edo bizikleta bezala. Jada asteko 5 egunetan praktika dezake kirola, baina era askotako jarduerak edo osoak izan behar dute. Igeriketak eta judoak aukera ona izaten jarraitzen dute, baina orain askoz gehiago dituzue.

Talde -kirolak gustatzen zaizkio?  
Bai: Futbolean, saskibaloian, boelibolean sar ezazu … talde -kirolak nahiko osoak dira fisikoki eta interakzioa, arauen onarpena eta talde-lana indartzen dituzte. 
Ez: Batzuek txikitatik indibidualistak dira. Ez egin horren aurka borrokarik, aukera interesgarri asko daude. Adin honetan, zure seme-alaba interakzioa eta disciplina ezartzen duten, baina bakarka egiten diren kiroletarako prest dago, borroka-kirolak edo tenisa bezala.

12 urte baino gehiago ditu
Momentu honetan, zure seme-alabak ia edozein kirol praktika dezake eta kirol jarduerari berak nahi duen moduan (aske, ez saiatu eragiten) aurre egiteko prest dago.  

Lehiatzea gustatzen zaio?
Bai: Gogoko kirol bat du eta jada hartan espezializa daiteke. Hala ere, garapen fisiko osoa bermatuko dioten hainbat kirol diziplina konbinatu behar ditu. Pubertaroa pasa arte ez da errendimendu altuan pentsatzeko unea. 
Ez: Kirol asko praktikatzea, guztiez gozatzeko modurik onena da. Ez ezazu lehiatzera behartu. Argi izan behar du lehiaketa aukera bat dela, baina kirola egitea ez. 

Gehiago itzuli