Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2016




Korrika egiteari ekiteko “pisuzko” 10 arrazoi

Korrika egiteari ekiteko “pisuzko” 10 arrazoi

ITURRIA: Sportlife
Korrika egitea, pisua galtzeko jarduera onenetarikoa da. Soberako kiloak galtzeko nola korri egin behar duzun kontatuko dizugu. 

Korrika egitea, pisua galtzeko jarduera onenetarikoa da. Hori lortzeko ez da primerako atleta izan beharrik edo bizitza osoan kirola egin izana. Soberako kilo horiek galtzeko nola korri egin kontatuko dizugu, garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk baztertu gabe. 

Zapatilak jartzeko 10 arrazoi 
  • 1. Noiznahi eta nonahi egin daiteke.
  • 2. Ez gaude ez inoren ez ezeren mende.
  • 3. Burutu dezakegun jarduera merke eta errezenetako bat da, ez baitu ekipamendu konplexurik eskatzen. 4. Muskulu talde handiak mugitzen dira eta iraupen handia du. 
  • 5. Kaloria asko erretzen ditu, berdintzen zaila. 
  • 6. Ez duzu goserik pasako.
  • 7. Dieten umore txarri, antsietateari eta depresioari aurre egiten die.
  • 8. Korrika eginez zailagoa da galdutako kiloak berreskuratzea. 
  • 9. Energiaz beterik eta neke gutxirekin sentituko zara.
  • 10. Hankak tonifikatu eta gerria jaitsiko duzu. 
“Sartzen diren oiloak, ateratzen direnen truke”
Gastatzen dituen beste kaloria hartzen dituen inor ez da argalduko, horregatik, gastatuen alderantz eragin behar diogu pixka bat balantzari eta hori, berdin janda gehiago gastatuz lortzen da. Pixka bat esaten dugu, izan ere, kaloria urritasuna oso handia bada kalterako izango litzateke, bat batean pisu handia galtzeak berehala berreskuratzea eragiten baitu. 

KONTUAN IZATEKOA
Azkenaldian esan da gantzak erretzeko 40 minututik gorako jarduera egin behar dela, baina egitan gantzak erretzen dira, egunaren bukaeran hartutako kalorien gabezia dagoenean. Horrek esan nahi du edozein motako jarduerak, motza izanda ere, pisu galeran laguntzen duela. 

Zenbat pisu galdu behar nuke korrika eginez?
Ideala, galera eraginkorra izan eta denborarekin pisu hori ez berreskuratzeko, astean 200g gantz inguru galtzea litzateke. Pisu handia galtzen badugu, masa muskularra galtzen ariko gara ere. Honek konbustio labe batek bezala jokatzen du, atsedenean gaudenean ere kaloriak erretzea ahalbidetzen diguna. 
200 g gantz 1.800 kalorien baliokidea dira, beraz, egunero 250-300 kaloria erretzea suuposatzen du eta hori, egunean ordu erdi baino gutxiago korrika eginez lortzen da.  

GARRANTZITSUA
Ez obsesionatu pisua galtzearekin: ez ezazu eguna pisatzen eman ezta pisua galdu behar duzula etengabe pentsatu ere. Astean behin edo bi astero pisatu eta denbora luzerako lana dela pentsa ezazu, ez utzi pisuak zure umorea aldatu edo zure bizitza mendera dezan.

Gehiago itzuli