Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-05-2016




Los trucos de los campeones: Núria Picas

Los trucos de los campeones: Núria Picas

ITURRIA: Sportlife
Núria Picasek, “mendiko erreginak”, Ultra Trail Mundu kopako txapelduna 2012an eta zilarra Montblanceko Ultra Trailaren azkeneko bi edizioetan, bere trikimailuak kontatu dizkigu.

Mendiko erregina deitzen diote. Izan ere, ingurune honetan ez dauka aurkaririk. Manresako korrikalaria ultradistantziako atleta nagusienetako bat da. 2012an Ultra Trailgo Munduko Kopa eskuratu zuen eta 2013 eta 2014an zilarra errepikatu du Montblanceko Ultra Trail gogorrean. Garaipen-zerrenda honez gain, Nuria Kataluniako Generalitateko emakume suhiltzaile gutxienetako bat da.

Bere kirol eta elikadura trikimailuak kontatu dizkigu: 
  • 1. Gosaltzeko Overstim-s-en Gatosport pastel energetikoa, lehiaketa baino ordu eta 15 minutu lehenago har dezaket eta, horrela, lo egiteko orduak luza ditzaket. Energia izugarria ematen du eta oso azkar digeritzen da.
  • 2. Astea aurrez antolatzen dut eta lo egitera joan aurretik, materiala prestatzen dut, finkatutako helburuak betetzeko helburu argiarekin. 
  • 3. "Sufrimendua une batekoa da eta loria betirako da” esaldi hori askotan errepikatzen diot neure buruari ultratrail batean zehar. 
  • 4. Lasterketa bakoitzean momentu bat iristen da non lehiakideak bere benetako aurkaria aurkitzen duen, eta norbera dela konturatzen da. Distantzia luzeko lasterketa batean zuregan zentratuta egon behar duzu, lasterketako erritmoak kontrolatu eta behar denean gorputzari energia eman. Niregan soilik pentsatzeak askoz ere eraginkorragoa egiten nau. Ez du merezi lehiakideengan pentsatzen energia xahutzeak.  

Gehiago itzuli