Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016




Hondartzatik korrika egiteari buruzko mito eta errealitateak

Hondartzatik korrika egiteari buruzko mito eta errealitateak

ITURRIA: Sportlife
Hondartzatik korrika egitea onuragarria ala kaltegarria al da kirolariarentzako? Hobe oinutsik edo zapatilekin? Hondartzan korrika egitearen inguruko mito eta egiak argituko ditugu. 


Oporretan zaude, hondartza aukeratzen duzu helmuga moduan... Edo bertatik gertu bizitzeko zortea duzu. Goazen harira, hondartzatik korrika egiteari buruz ia denetik entzun dugu, gure artikulazioentzako onuragarria dela nahiz guztiz kontrakoa, zertan geratzen gara? Lehen begi-bistan gaia dirudiena baino konplexuagoa da, izan ere, ez da berdina harea asketik korrika egitea edo harea bustitik. Hondartzatik korrika egitera ateratzearen abantaila eta eragozpenak aztertuko ditugu puntuz puntu. 

Zer eragin du harea asketik (lehorra) korrika egiteak nire gorputzean? 
Onuragarria da oinez ibiltzeko, baina, zalantzarik gabe, desegokiena da korrika egiteko. Egia da propiozepzioa eta indarra hobetzen dituela gure tendoietan, baina bere gainean korrika egitea onuragarria da tarte motzetan eta 5-30"-ko lan zatikatu batean soilik, oinez indarberrituz.

Eta zergatik arreta hau mota honetako hareatik korrika egiteko garaian? Oso erraza, lurzoruak, egonkor ez dagoenez, oinkada bakoitzean gure behe-artikulazioen sufrimendua eragiten du, horiek lurrari egokitu behar baitzaizkio, lesioak izateko arriskua handituz. 

Arazo handiena bultzada-garaian aurkitzen dugu: oina gainean jartzeko oinarri solidorik ez dugunez, muskulaturak, tendoiek eta lotailuek gehiegi lan egiten dute oina bultzatzeko eta egonkortzeko, etorkizuneko gainkarga muskularrak ekartzen dituena, baita tendoi-lesioak ere. Lehendabizi aurkezten genizuen abantaila amesgaizto bihur daiteke azalera honetan modu egonkorrean korrika egiten badugu. 

Eta harea bustiaren gainean itsasertzetik korrika egiten badut?
Lasterketa jarraitua egin daiteke, nahiz eta hobe den soilik berotu eta muskuluak askatu, hau da, 20 edo 30 minutu baino gehiago irauten ez dituen saio bat eratzea, indarra eta teknika bateratzen dituena. Eta hori bai, hemen zapatilak erabiltzea gomendatzen dugu.

Entrenamendua 5 edo 10 minutu oso errazekin amaitu daiteke oinutsik ura ukituz eta itsasoko uraren onura guztiak aprobetxatuz. 

Nahiz eta onura hauek izan eta azalera trinko eta sendoagoa izan, oraindik deformagarria izaten jarraitzen du, bultzada-garaian erantzuna galtzea eragiten diguna. Ahaztu behar ez dugun beste puntu bat eremu busti hau alde batera okertuta egon ohi dela da oinkadan dismetria eragiten duena. Horrek aldakaren eta gerrialdearen ezartzean aldaketak eragin ditzake. 

Hori bai, ezin baduzu tentalditik ihes egin eta opor egun horiek hareatik ibiltzeko aprobetxatu nahi badituzu, hemen dituzu hautsi behar ez zenituzkeen arau batzuk: 
Azkenean hondartzatik korrika egitea erabaki baduzu, bila itzazu marea ahalik eta baxuen (mareabehera) dauden orduak eta okertasun gutxien duten eremuak. Eta beti zapatilekin!!! Saihestu ezazu ura zapatiletan sartzea, oin hezeak urratuak eta zauriak eragin ahal baitizkizu larruazalean. Saihestu ezazu lurrazal honetako saioak iraupen luzekoak izatea. Entrenamendu gomendagarri bat izan daiteke 20-30 minutu lurrazal egonkorrago baten gainean korrika egitea (errepidea) eta saioa amaitzea 15-20 minutu hondartzatik korrika eginez. Gero oinetakoak kendu eta korrika egin 5´ oinutsik itsasertzetik, sentsazioak berreskuratuz eta gure euskarriak korrika egiten dugunean nola funtzionatzen duten sentituz. Bukatzeko, 10´oinez ibili ura orkatiletatik duzula, hareak masaje efektu bat eskainiko dizu, zainen itzulera erraztuko du eta urak zure oinak freskatuko ditu, hanturazko prozesuak gutxituz. 

Hondartzaren inguruko gai honetan sakontzea interesatzen bazaizu, artikulu honetan hareak zure artikulazioentzako dakartzan arriskuak aztertzen jarraitzen dugu: HONDARTZAN KORRIKA EGITEAK DITUEN ARRISKUAK  
 
Beti korrika egiteaz hitz egiten dugu, baina zergatik ez aprobetxatu hondartza tonifikatzeko eta luzatzeko? Arrisku gutxiago eta lesio gutxiago: LUZATU ETA TONIFIKATU ZURE MUSKULUAK HONDARTZAN.

Gehiago itzuli