Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016




Por qué no debes fiarte de las dietas milagro

Por qué no debes fiarte de las dietas milagro

ITURRIA: Sportlife
Mirariak ez dira existitzen... Dietetan ere ez! Bidezidorren bidez pisua galtzeak zergatik ez duen funtzionatzen azalduko dizugu. 

Dieta batzuk epe motzean eraginkorrak dira (kiloak galtzen dituzu), baina zure osasuna eta kirol errendimenduarentzat arrisku handiak ditu. Ez fidatu elikagai talde handiak (gantz eta karbohidratoak bezalakoak) ezabatzen dituzten dietez, pisu galera oso azkarrak agintzen dituztenez, produktu edo elikagai bat jatean oinarritzen direnez eta orokorrean, kaloria gutxiko otorduak suposatzen dituztenak. “Mirari-dietek” maiz erakusten dituzten eraginak: 

  • 01/ Energiarik gabe geratzen zara. Dieta desorekatuak edo kaloria gutxikoak kirola egiteko energiarik gabe utziko zaitu eta beraz, ez dizu argaltzen jarraitzen utziko. Hau bereziki nabarmentzen da karbohidratoak asko murrizten diren dietetan. Zure burua suminkor nabarituko duzu, antsietatea sentituko duzu eta loezina ere azal daiteke.
  • 02/Gabeziak sufritzen dituzu. Energiarik gabe sentitzeaz gain, ilea eta azala distira gabe geratuko dira, zure odol-azterketek desorekak erakutsiko dituzte… Epe ertainera, gorputzak narriadura kardiobaskular eta hepatikoak paira ditzake. Gure dieta beti askotarikoa izan behar du eta talde guztietako elikagai ezberdinez osatua egon behar du osasungarria izateko. Kiloak galtzea motelagoa izan daiteke, baina askoz eraginkorragoa eta osasungarriagoa izango da epe luzera.
  • 03/Galdutako kiloak azkar berreskuratzen dituzu. Mirari-dietak produktu jakin batzuk jatean oinarritzen dira edo janari- talde jakin bat ezabatzean. Sarritan kiloak oso azkar galtzen dira, baina likido eta masa muskular moduan ere, baina ez gorputzeko gantz biltegietatik, desiratzen dugun bezala. Dieta uzten denean, kilo horiek azkar itzultzen dira
  • 04/Zure metabolismoa aztoratzen duzu. Zure ahorakina baxuegia denean, zure metabolismoak aitzina gosete baten aurrean jokatuko lukeen moduan egin dezake eta minimoa gastatuz, dietan pisua galtzea zailago egingo dizuna. Eta okerrena, uzten duzunean gutxi gastatzen jarraituko duzula da eta beraz, galtzea lortu dituzun kiloak azkar hartuko dituzu. Gainera, gantz moduan izango da eta beraz, hasi aurretik baino askoz okerrago egongo zara.

Pisua modu egonkorrean galtzeko modu osasungarri eta eraginkor bakarra, betirako barneratu eta mantendu ditzakezun bizitza ohitura osasungarriak hartzea da. Zure energia mantentzen lagunduko dizute kirola egiten jarraitzeko eta kiloak gutxika galtzeko, betirako. 

Orduan zer egin dezaket?
Utzi zure metabolismoari sabotajea egiteari eta egin apustu pisua modu osasungarrian galtzen. Zure garuna entrenatu besterik ez duzu, ongi jaten ikasi eta dieta hitza zure gogamenetik betirako baztertzeko. 

Ireki burua, pisua galdu eta berriz ez duzula berreskuratuko ziurtatzeko modurik onena, elikadura osasungarria, orekatua eta naturala jarraitzea da, prestatzeko erraza eta zure bizitza estiloa eta gustu gastronomikoarentzat egokia. Ahaztu dieta hitza, argaltzeko zure gogoa zure despentsarekin batera aldatu behar duzu. Denetarik jan behar da, ohartuko baitzara garrantzitsuagoak direla janaria prestatzeko era eta elikagai talde nagusi bakoitzaren proportzioa eta kantitatea, apioa eta letxuga oinarri duten mono-dieta aspergarriak jarraitzea baino. 

Pisua galdu eta bizi osoan zehar mantentzea lortu duten pertsona gehienek ez dute dieta zehatzik jarraitu, jaten ikasi dute. Kontziente dira euren pisua, bere bizitza estiloari eta energia gastuari egokitzen zaizkien janariak hartzen mantentzen dutela beraiek nahi duten puntuan. 

Eta noski, ez dizugu sekreturik erakutsiko zuk badakizu eta: eguneroko jarduera fisikoa, goserik gabe argaltzeko, adinarekin kiloak irabaztea ekiditeko eta zure gorputza motorra martxan eta bandak koipeztatuak mantentzen ohitzeko aliatu handiena duzu. 
Eta bide batez, idatzi berri dugunaren harira, duela denbora bat, jarraitu behar EZ diren dietak gogorarazi genizkizuen, batez ere udan, hondartza edo igerilekuan gorputza erakusteko makina bat dieta han eta hemen azaltzen diren garaia.

Gehiago itzuli