Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016




Takoiek min ematen dizute? Konpentsatzeko ariketak

Takoiek min ematen dizute? Konpentsatzeko ariketak

ITURRIA: Sportlife
Takoiak gehiegi erabiltzen badituzu, nahiz behartuta nahiz zaletasunagatik izan, badira kontuan izateko zenbait gauza urteen buruan ondorio kaltegarriak izan ez ditzan. Konpentsatzeko zenbait ariketa proposatzen dizkizugu. 

Takoiak erabiltzen hasten zarenean, orkatiletako zenbait muskulu bereziki sendotzen dira besteen aldean. Hilabete eta urteen poderioz, desoreka muskular horiek zure orkatilen egonkortasunari eragiten diote. Guztiz ahultzen dira eta lesiotara emanagoak dira, bizkarra eta aldaka bezalako egiturak arrastatuz.  Hala frogatzen du Hego Koreako  Hanseo unibertsitateak  egunero takoiak jantzi behar zituzten hegazkineko laguntzaileekin egindako azterlan batek. Zure kasua ere hori bada ikertzaileek hurrengoa gomendatzen dizute eragin horiek ahal den neurrian saihesteko:

  • 1. Kendu takoiak ahal duzun guztietan, eserita bazaude ere. Takoidun oinetakoaren egiturak muskulu eta tendoien luzera alda dezake atsedenean, orkatila are gehiago desegonkortuz.  
  • 2. Ez korrika egin takoiekin, nahiz eta autobusa galdu! Inpaktuak oinaren atal oso txiki batengan ematen dira eta ez dago horiek leuntzeko prestatua. Mingarria izateaz gain, oso kaltegarria gerta daiteke. 
  • 3. Orkatila sendotzeko ariketak egin egunero, muskuluak eta tendoiak mobilizatzen laguntzeko, takoiak erabiltzen dituzunean mugimendu tartea galtzen dute eta.  

Gehiago itzuli