Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 13-09-2016




Nola hasi padelean

Nola hasi padelean

ITURRIA: Sportlife
Zer zapatila jantziko ditut? Tenisekoek balio al dute? Eta pilota ere bai, ezta? Zenbat pisatu behar du palak? Zer forma izan behar du? Padelean jokatzen hasi nahi duzunean edo jada horretan ari bazara, normala da hasieran galdera hauek guztiak egitea.  

Kirol honetan hasteko hiru elementu ondo aukeratzen jakin behar duzu: pala, pilota eta oinetakoa. 

Gogoan hartu duzu? Padeleko zure hastapenerako oinarrizkoak diren hiru puntu hauek laburbilduko ditugu. 
1- Pala:
zure teknika eta joko mailaren arabera aukeratuko duzu. Hiru mota daude: 
Biribila: hastapenerako perfektua. Norabidea eta sakonera erraz kontrolatuko dituzu.
Malkoa: erabiliena da. Ezin hobea potentziaren eta kontrolaren arteko oreka aurkitzeko.
Diamantea: maila aditu batean aukeratuko duzuna. Berarekin potentzia handiagoa eta palaren gainazalean norabide kontrol handiagoa lortuko duzu. 
Palaren pisua? Emakumeek 330 - 360 g bitarteko pisua duten palak erabiliko dituzte eta gizonezkoek 360 - 380 g bitarteko palak. 

2- Pilota: 
padelerako berezia izatea, tenisekoak ez du balio. Eta zuri edo hori kolorekoa, araudiak dioen moduan. 

3- Oinetakoa:
erosoa izan behar du, gogorra, ondo izerditzen uzten duena eta oina heltzen duena. Oso garrantzitsua da zola konbinatua izatea, jokalariaren heltzea errazten baitu lurrera talkaren momentuan eta pistatik gehiegi irristatzea saihesten du. Gainera, urte bat arte irauten dute ia gastatu gabe.

Behin padelean hasteko zalantza guztiak argituta, orain Sport Life eta El Corte Inglesetik gehien komeni zaizkizun pala eta pilota eta oinetako hoberena aukeratu ahal izateko produktu-sorta bat aurkezten dizugu, eta palak eramateko poltsa on bat zure ekipamendu guztia eramateko!

Gehiago itzuli