Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016




600  kaloria gutxiago?

600 kaloria gutxiago?

ITURRIA: Sportlife
Indoorwalking-a, ohiko kardioaren alternatiba iritsi da jada.

Gimnasioan bizikleta eliptikoan baino estatikoan ibiltzea gustukoago duzunetarikoa bazara, Indoorwalking-a zure ariketa da. Horri esker, gorputz osasuntsuago eta tonifikatuago bat lortuko duzu.

Indoor klaseen antzera, Indoorwalking-ak saio kardiobaskularrak proposatzen ditu taldean, baina eliptikekin bizikleten ordez. Kaloriak erretzea, toxinak ezabatzea, muskuluak tonifikatzea, pisua galtzea, tentsio arteriala eta kolesterola erregulatzea fitness programa berritzaile hau bereizten duten askotariko onurak dira.

Jarrera bertikalak hanketako, aldaketetako eta abdominaletako muskuluak lanean jartzen ditu, ariketa osoago bat eta talka artikular baxuagoa lortuz, ariketa gorputzaren pisuarekin egiten baitugu eta hankak une oro bermatuta baitaude.

Musika, irakasleak ematen duen motibazioa eta taldean entrenatzeak eragiten duen bultzada, zalantzarik gabe, erakargarriak dira taldeko klase hauentzat; baina, gainera, abantaila hauek guztiak lortuko dituzu: 
  • Goiko trenaren lan handiagoa mugimenduan. Horrela, zure gorputza modu orekatuago batean indartzen duzu.
  • Sabelak modu aktiboan parte hartzen du jarrera mantendu eta bizkarra babesteko. 
  • Talde muskular gehiago barne hartzean, posible da kaloria gehiago erretzea saio berean (600 arte).
  • Bizkarra indartzen da, bizkarrezurraren jarrera hobetuz. 
  • Gainera, running-a edo ibilketa praktikatze badituzu, kirol transferentzia handi bat lortuko duzu eta zurea bizikleta bada zure ipurdiak atseden hartuko du.

Gehiago itzuli