Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016




Gizon eta emakumeen elikadurak ezberdina izan behar du?

Gizon eta emakumeen elikadurak ezberdina izan behar du?

ITURRIA: Sportlife
Gizon eta emakumeok ez dugu gastu kaloriko berbera, beraz, elikadura egokia lortzeko alderdi ezberdinak kontuan izan behar ditugu.

Orokorrean, emakumeen kontsumo kalorikoa gizonezkoena baino pixka bat txikiagoa da, tasa metaboliko apur bat baxuagoa dutelako (masa muskular garbi txikiagoa) eta estatistikoki guztizko pisua txikiagoa delako. Baina neskek alderdi gehiago izan behar dituzte kontuan elikatzeko orduan. 

3 trikimailu zure elikadura egokitzeko:
- Kaltzio gehiago. Osteoporosiak edozein emakumeri eragin diezaioke, baita kirolariei ere. Hartu esnekiak eta hosto berdeko begetalak egunero, eta ez pasa zuntzarekin, xurgatzea eragozten du eta. 

- Ez dadila B bitamina falta. B2 bitamina, metabolismoarentzat ezinbestekoa, oinarrizkoa da kirola egiten baduzu, ariketak bere maila jaitsarazten baitu, hartu gehigarri bat edo bila ezazu jogurta, esne erdi-gaingabetua, zerealak… bezalako elikagaiak. Azido folikoa ere oso garrantzitsua da, batez ere haurdun geratu nahi baduzu. Hartu hosto berdeko begetalak edo gehigarriak.

-“Ironwoman”. Hilerokoak eragindako galerez gain, burdinaren jaitsiera dieta eskasak eragiten du, beraz, jan haragi gorria, dilistak eta oilaskoa konpentsatzeko. Kafeak eta teak bere xurgatzea galarazten dute, gosaldu ostean baino hobe otordu artean hartzea. C bitaminak berriz, burdinaren xurgapena errazten du: janariaren gainean limoi zorrotada bat botatzea edo laranja zukua jateak zure haragi eta arrainak potentziatuko ditu.

Gehiago itzuli