Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016




Padela edo tenisa, zeinekin geratzen zara?

Padela edo tenisa, zeinekin geratzen zara?

ITURRIA: Sportlife
Tenisean edo padelean jolasten hastea pentsatzen ari bazara, hemen dituzu trikimailu batzuk ondo has zaitezen. 

Padel jokalariak geroz eta gehiago dira, nahiz eta tenisaren defendatzaileak milaka izaten jarraitzen duten. Horregatik, Sport Life eta El Corte Inglés-en aholku batzuk eta ekipamendu hoberenaren aukeraketa bat prestatu dugu zure erraketa kirol gustukoenean jokatzen arrakasta lor dezazun.

Kirola ez da soilik teknikatik bizi, aukeratzen duzun diziplinaz -tenisa edo padela-, edo oraindik eta hobe, biez disfrutatzeko zure jokoaren behar eta eskakizunetara egokitzen diren arropak beharko dituzu. Kirol hauek egiten hasi nahi duten eta kalitate-prezio erlazio on bateko material teknikoa bilatzen duten horientzat, ondorengo galerian kirol-gaien aukeraketa hau gomendatzen dugu, gure aliatua den El Corte Inglés-ekin batera. Baina, denbora bat igaro ondoren, zure eskumuturreko kolpea harago badoa, kalitate handiko pala eta errketak ere aurkituko dituzu, jada teknika menderatu eta gama altuko materialarekin beren jokoari plus bat gehitu nahi diotenentzat. Eta, azkenik, gure ehun aukera, kirol hauek praktikatzeko ezin hobeak, izerditze altua dutelako eta kirolariaren gorputzera egokitzen direlako. Gainera, udako koloreak dituzte, perfektuak sasoi honetarako eta bere tenperatura altuetarako.  

PADELAREN GAKOAK 
  • 1. Momentu perfektua itxaron: zure jokoa eraginkorragoa izan dadin, itxaron ezazu zure aurkariak pilota itzuli dezan sarera igotzen zaren ala ez erabakitzeko. Aurreratzen bazara, aurkariak zu ustekabean harrapatu eta bola itzultzeko zailtasunetan jartzeko aukera gehiago izango ditu. 
  • 2. Kolpe desberdinak menderatu: ikas ezazu momentu bakoitzean kolperik egokiena aukeratzen, bola zailak behetik jokatu eta errazak itxaroten badituzu globo bat ateratzeko, behartu gabeko akatsak egitea saihestuko duzu.
  • 3.  Sarearekiko distantzia kontrolatu: ez zaitez sarera gehiegi itsatsi. Sarearekiko 3 edo 4 metrotara kokatuz, hobeto kontrolatuko duzu aireko jokoa eta pistako eremu gehiago. 
  • 4. Aurkaria behatu eraso on bat lortzeko: sarean gaudenean ez dauzkagu bola indartsu guztiak jo beharrik, zure lehiakidearen jarrerari jaramon egiten badiozu smash bat edo pala bat abiadura ertain batean, baina ezarpen on batekin egitea noiz den egokia erabaki ahalko duzu. 
  • 5. Taldean lan egin: binaka jokatzen duzunean, jokalari bakoitzak bere lekua mantendu behar du karratuaren erdian. Bikotea auto baten haizetakoaren antzera mugitu behar da, hau da, gurutzatutako jokalaria pistaren erdira hurbildu beharko da. 
  • 6.  Bermatu pisua zuzen: saihestu ezazu kolpea ematean pisua aurreratutako oinaren gainean egotea. Izan ere, oinak gorputzaren aurretik gurutzatuko du eta gurutzatutako kolpe bat egingo duzu. Egin behar duzuna da pisua aurreratutako oinera pasa kolpea emateko garaian, hain justu. 
 
TENISAREN GAKOAK
  • 1. Erraketa ondo eustea oinarrizkoa da: edozein kolpetarako grip-a erdiratuta egon behar da. Oinarrizko heldulekutik (kontinentala edo mailua) ia edozein kolpe joka dezakegu. 
  • 2. Errestatzean jarrera aktibo bat mantendu beti: sakea itxarotean, oin puntetan jarri behar gara, belaunak eta aldakak arinki tolestuta. Horrela, errazagoa izango da edozein norabidetan mugitzea. 
  • 3. Hankak beti doaz gorputzarekin batera: saihestu besoak eta hankak norabide desberdinetan joatea, gorputzeko bi atalak koordinatuta mugitu behar dute eta eraginkortasuna irabaziko duzu. 
  • 4. Teknika gehiago eta indar gutxiago: hasten ari zarenean, arreta jarri gorputzaren jarrera kontrolatzean, heltze egokia mantentzean eta sorbaldei bira ematean. Teknika menderatzen duzun heinean zehaztasun eta indar gehiagorekin jo ahalko duzu.
  • 5. Belaunak erdi tolestuta: grabitate-zentroa jotzean baxu egon beharko duzu eta belaunak erdi- tolestuta. 
  • 6. Praktikatu sakea: behatu erraketaren eskuaren mugimendua, zuzen egiten duzula egiaztatzeko; baina ez ahaztu pilotaren jaurtiketa ere praktikatzea beste eskuarekin, zuzen igo behar du eta gorputzaren aurretik, zuzen jotzea lor dezazun. Pilota jaurtitzen duen besoa luzatuta mantendu, oreka mantentzen eta ahalik eta goien jotzen lagunduko dizu.

Gehiago itzuli