Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-10-2016




Zure belaunak zaintzeko 7 modu

Zure belaunak zaintzeko 7 modu

ITURRIA: Sportlife
Kirolariaren belaunak zaindu eta lesioak arrastoan sartuta mantentzeko 7 gako proposatzen dizkizuegu.

Min artikularren sailkapenean, belauna soilik bizkarraren atzetik kokatzen da mediku kontsultaren arrazoi nagusienetako bat bezala. Adinak ere ondorioak ditu artikulazio honetan. 30 eta 40 urte bitarteko pertsonen hirutatik batek jada arazoak izan ditu eremu honetan eta belauneko artrosia desgaitasunaren lehen sorburu moduan kokatzen da 60 urteko pertsona helduetan. Egoera ez oso pozgarria, ala? Badakigu belauna artikulazio sentibera dela, eguneroko ekintzetan zama handia jasaten duela, eta batez ere kirolean. Baina, egin al dezakegu zerbait artikulazio garrantzitsu honen osasuna hobetzeko? Bai, noski, indartze ariketak garrantzitsuak dira, baina askoz ere gehiago egin dezakegu. Eduardo Gonzalez Zorzano doktoreak, www.cinfasalud.com-eko mediku adituak, gure belaunak zaintzeko aholku batzuk ematen dizkigu:

  • 01/ Zure elikadura zaindu, orekatua eta aberatsa izan behar du, batik bat bitamina A, C, D, kaltzioa eta Omega-3 azido koipetsuetan. Gainera, ur ugari edan behar duzu.
  • 02/ Zure pisua kontrolatu. Gehiegizko kilo bakoitzak gutxi gorabehera bost kiloko presioa eragiten du belaunezurrean, korrika egitean edo eskailerak jaistean. 5 kilo galtzeak batez beste %50 gutxitzen ditu belauneko minak.  
  • 03/ Talka gabeko ariketak aukeratu. Posible duzun guztietan, aukeratu igeriketa edo bizikleta moduko kirolak, talka artikular baxuarekin tonu muskularra mantentzea ahalbidetzen dutenak. 
  • 04/ Zure teknika zaindu eta presta zaitez. Lasterketako teknika txar bat zure lesioaren jatorria izan daiteke. Baita giharren prestaketa falta ere. Korrika hasi aurretik, ziurtatu prest zaudela. 
  • 05/ Korrika egiteko oinetako egokiak aukeratu, zure oinkada eta pisura egokitzen direnak. Zure egunerokoan ere, oinetakoa garrantzitsua da, takoi altuek eta zola bigunegi eta higatuek kalte egiten dute. 
  • 06/ Hankak luzatu. Lanean nahiz bidaia luzeetan, ziurtatu gutxienez orduero altxatzea belaunak mugitzeko. 
  • 07/ Zure medikuari kontsultatu. Lesio baten ondoren, ez berriz hasi inpaktu ariketa egiten guztiz indarberrituta egon arte (baita maila muskularrean ere). Lehenago hasteak berriz erortzea edo etorkizunean lesioak izateko joera eragin dezake.
Belauna, "lagun" ezezagun hori
Belauna artikulazio konplexu bat da bere mekanikan, meniskoak behar ditu azalak batera irrist daitezen, atzeko aldetik bermatzen duen belaunezur bat eta finkatu behar duten lotailu batzuk, baina aldi berean mugitzen utzi behar diotenak eta dena, soilik 120º-ko flexiorako eta plano bakarreko hedadurarako. 
Hala ere, zama, presio eta tiratze kopuru handiak jasaten ditu, batez ere kirol bizitza batean. Gehien sufritzen duten egiturak azal artikularrak (kondromalazia), meniskoak (hausturak) eta lotailuak (kezkatzen gaituen triada) dira. Muskulatura indartuz eta lan propiozeptiboarekin, neurri handi batean, aldaketa hauek saihestu ditzakegu eta gure belaunen osasuna hobe dezakegu denbora luzez kirola egiteko.

Gehiago itzuli