Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2016




Irasagarra, udazkeneko super-elikagaia

Irasagarra, udazkeneko super-elikagaia

ITURRIA: Sportlife
Zuntz asko duen super-elikagaia, potasioan eta burdinan aberatsa. Irasagarraz ari gara eta bere mamiarekin egindako gozokiaz, kirolariarentzat barratxo energetikoa.
 
Irasagarrondoa, Cydonia oblonga, sagarraren familia bereko zuhaitza da, arrosa argi koloreko loreekin, heltzen direnean fruitua edo hori berde koloreko irasagarra eratzen dute ilez estalia.

Ohiko onurak eta ezaugarriak: 
  • Kaloria gutxi ditu, irasagar ertain batek gordinik 52 kaloria ditu
  • Irasagar batek  C bitaminaren EGK-ren %23 ematen digu (13, 8 mg)
  • Zuntz asko du pektina eta muzilago eran, gainera taninoak ditu, beherako, goragale eta oka egitearen aurrean  lehorgarri bezala eragiten  dutenak. 
  • Azido maliko asko du, azido urikoa gutxitzen laguntzen duen diuretiko naturala  Digestioa egiten laguntzen du eta gibelaren erregulatzailea da. 
  • Potasioan eta burdinan aberatsa
Bazenekien…?
Irasagar-jelea tradizioz beherakoa gerarazteko erabiltzen da bere propietate lehorgarriengatik. 
Beratutako hazien ura depilatu ondoren azaltzen den azkura edo pikortak arintzeko erabiltzen da eta azal zimurtsu guneak arintzeko. 
Mediterraneoko kulturan, irasagar fruituak armairuetan jartzen dira asko irauten dutelako bigundu gabe eta usain atsegina dutelako.
Aitzinako Grezian, ezkonberriei irasagarrak janarazten zizkieten ezkon gaua baino lehen, Afroditaren,  amodioaren eta ugalkortasunaren jainkosaren,  fruta zela uste baitzen.

Irasagarra nola jan dezakezu?
Irasagarrean pentsatzean, irasagar mamian edo gozokian pentsatzen dugu fruta freskoa gogorra eta zaila baita eta usain gozoa izan arren desengainatu egiten gaitu.  Beherakoa ez baduzu, behintzat, ez da gordinik jatea gomendatzen. Irasagar sasoia aprobetxatzeko,  bere mamiarekin kontserba tradizionalak egiteaz gain, gehitu zatitxo batzuk zure udako fruta marmelada kontserbei, bere pektina kantitateak loditzen lagunduko die eta ukitu gozo berezia emango die.

Irasagarra udare eta sagarren familiakoa denez, egin aproba sagar eta udare errezetetan irasagarra erabiltzen. Adibidez, irasagar erreak egin ditzakezu,  erdiak labean errez hazirik gabe koilarakada bat ur eta eztia gehituz. Edo irasagar tarta goxoa  sagar tartaren errezeta berdinarekin, irasagar xerra fin geruza bat jar diezaiokezu frutaz aldatzeko. Udareak ardotan errezeta erabil dezakezu irasagarrak ardotan egiteko. Eta denbora gehiago badaukazu, irasagar likorea egin dezakezu ere, almibar klasikoaren betiko errezetarekin eta orujoa bezalako likore batekin.  .

Irasagar mamia edo gozokia, barratxo energetiko naturala 
Irasagar mamia glukosa iturri izan da “kontzentratua eta eramateko erraza”. Bahamontesen garaiko Txirrindulariek irasagarra eramaten zuten aluminio-paperean ahulaldia ekiditeko, maillota zikintzeko arriskua izan arren! Orain barratxo energetiko garbiagoak izateko zortea dugu , baina ez beti hain onak. Baskularekin edo azukrea odolean kontrolatzeko arazoak badituzu, ez zaizu komeni irasagar mami gehiegi jatea, fruitu ertain baten balio kalorikoa 52 kaloria izatetik 100 gramoko, 451 kaloria 100 gramoko izatera pasatzen baita irasagar gozokia denean, beraz neurriz jan.  Argi dago irasagar mami naturala etxean egin eta erraz gorde daitekeen mahaiburuko edo merienda tradizionala dela.

Gehiago itzuli