Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2016




Zergatik da kinoa kirolarientzako super-elikagai bat?

Zergatik da kinoa kirolarientzako super-elikagai bat?

ITURRIA: Sportlife
Zergatik jarri da hain modako? Zer du kinoak bere burua zaindu eta  kirolari deritzon orok bere dietan barneratu izateko? Hazi hau eta bere ezaugarriak aztertzen ditugu.

Mugarri garrantzitsua egon da kinoak izan duen boomarekin, oso aitzinako super-elikagai  honen ezaugarriez ondo baliatzen ziren Inkak, baina kirolarientzat dituen onurak ez dira duela gutxi arte “ustiatu”. Aurreratzen genizuen gure janari glosarioan, baina egia esan atal berezia merezi du kirol-elikagaien gure zerrendan. 

Has gaitezen hasieratik, eta horretarako inken zibilizazioaren garaia arte egin behar dugu atzera, haientzat kinoua edo kinoa “ama hazia” edo “hazi sakratua” zeritzoten bere elikadura balio handiagatik. Eta orain badugu zergatik:
  1. Ez da zereala, Chenopodium quinoa landarearen hazia baizik, espinaken eta zerben familiakoa.
  2. Ez du glutenik eta zeliakoentzat egokia da.
  3. Proteina balio handia du (16,5 g proteina 100 g-ko) eta oinarrizko aminoazido guztiak ditu. 
  4. Zuntz asko dauka, C, E eta B bitaminak, eta mineralak, kaltzioa (160 mg/100 g), fosforoa (383 mg/100 g), magnesioa (249,6 mg/100 g), potasioa (926 mg/100 g), burdina (19 mg/100 g) eta silizea.
  5. Benetako kinoa muturreko egoeretan hazten da, zero azpitik 38º C-ko tenperaturak klima heze eta lehorrak,  lur aberats zein elkorrak jasan ditzake eta 3.000 m baino gehiagoko altueratan haz daiteke. 
  6. Kinoatik postreetarako irina, bexamela, ahiak, pasta italiarra, etab. lor daitezke. Kinoa-aleen fermentaziotik “chicha” egiten da, Andeetako alkoholdun edari tipikoa.   
  7. Kinoa-alea garbitu behar da lehenik eta arroza bezala prestatzen da, uraren bikoitzarekin.
  8. Uretan egosten da 12-15 minutuz.  Kinoa-alea erreta ere egin daiteke, garbitu ondoren, zartaginean paella moduan prestatzeko. 
  9. Intxaur zaporea du, konbinatzen erraza. Zuri, gorri edo beltzarena izan daiteke. 
  10. Kinoa elikagai bizkorgarritzat dute, antiinflamatzailea, orbaintzailea, gibelaren arazgarria eta gernu-infekzioak kentzen laguntzen du.  
  11. Ezaugarri bizkorgarriak ditu, gudari inkek energia izateko erabiltzen zuten eta, gainera, elikagai antiinflamatzailea da, orbaintzailea, digestiboa da, gernu-infekzioak prebenitu eta hobetzen ditu eta gibela garbitzen laguntzen du.   
Dekalogo honetatik, agian deigarriena ematen duen proteina kantitatea da, edozein zerealen bikoitza dena, FAO-k (Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundea) giza  elikadurarako  gomendatzen duen portzentaiatik gertu. 
Aldeko beste ezaugarri bat gantz eduki baxua da, kirolari askok burua galdu izana eragin eta (lehenago ezagutzen ez bagenuen dagoeneko) kinoaren “maitale” sutsu bihurtu gaituena. Aitzitik, karbohidratoak, zuntza, E eta B bitaminak, folatoak eta fosforoa, magnesioa, manganesoak, burdina eta silizea bezalako mineralak ematen dizkigu. Begetarianoek aspaldi aurkitu zuten proteina begetal iturri ona bezala, diotenez oinarrizko aminoazido guztiak dituena.

Gehiago itzuli