Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-11-2016




Zure begiek ere entrenatzen dute

Zure begiek ere entrenatzen dute

ITURRIA: Sportlife
Zergatik entrenatzen ditugu gure hankak, baina ez gure ikusmena? 

Zure hankak entrenatzen dituzu, zure besoak entrenatzen dituzu, zure bihotza entrenatzen duzu… Eta zergatik ez dituzu zure begiak entrenatzen? Jasotzen dugun informazioaren % 80 begien bidez iristen zaigu. Ondorioz, beren egoerak nabarmenki eragiten du gure erreakzionatzeko gaitasunean.

SIODEC-en arabera (Sociedad Internacional de Optometría del Desarrollo y del Comportamiento), ikusmen-urritasunak oso ohikoak dira eta kasuen % 45 ikusmen-terapiaren bitartez zuzen daitezke. Ikusmenaz gain, erreakzionatzeko denbora eta erantzunen berehalakotasuna hobetzen ditu.

Ikusmen-terapia zenbait ariketa pertsonalizatutan oinarritzen da, kirolariaren ikusmen-gaitasunak maximora garatu eta lotura neuronal berriak, “ikusteko modu berri” bat sortzera zuzenduak daudenak.
 
Hauek dira ikusmen-terapia ariketen adibideetako batzuk, benetan eraginkorrak izateko optometrista espezializatu batek kontrolatuta egon behar dutenak.

Koloreak dituen taula baten aurrean jarrita, konbina eta integra itzazu mugimendu okularrak goiko muturretako mugimenduekin, baloi medizinal bat edo futboleko baloi bat eutsiz, honako ordena jarraituz: 
  1. Norabide berean. Puntu bat begiratzen dugun bakoitzean, norabide berean mugitzen ditugu besoak. Irudizko letra patroiak jarrai ditzakegu: Z (Z bat trazatzen duten puntuak jarraituz), X, M, U, edo puntu guztiak segidan. 2 minutu. 
  2. Aurkako norabidea. 1 prozedura egiten dugu, baina begiratzen dugun puntuaren kontrako norabidean mugitzen ditugu besoak baloiarekin. 2 minutu.
  3. Gorputzaren mugimendua, baloia bularrera itsatsita. Puntu batera begiratzen dugun bakoitzean, gorputza begien aurkako norabidean mugitzen da arinki. Adibidez, erdiko goi-puntura begiratzen badugu, hankak tolesten ditugu enborra jaitsi dadin; alboko puntu batera begiratzen badugu, enborra aurkako aldera mugituko dugu. 
Erantzuteko abiadura handitzeko mugimendu bakoitzaren erritmoa markatuko duen metronomo bat gehitu dezakegu hiru prozeduretan. Bere abiadura 60 cpm-tan (minutuko zikloak) jarriz has gaitezke eta handitzen joan.

Gehiago itzuli