Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-12-2016




5 gako kirolariaren osasunarentzat udazkenean

5 gako kirolariaren osasunarentzat udazkenean

ITURRIA: Sportlife
Mantendu zure entrenamendu erritmoa udazken honetan, baina osasuna bidean utzi gabe. 5 gako ematen dizkizuegu hirugarren urtaroak ez zaitzaten KO utzi.

Hostoak erortzen dira… Baina zure aldarteak eta zure entrenamenduak ez lukete hala egin beharko! 5 aholku proposatzen dizkizuegu egun hauei abantaila ateratzeko, entrenamendu erritmoa mantentzeko, baina osasuna bidean utzi gabe. 
  1. Eguna ondo hasi giroratzeko dutxa batekin. Presta ezazu gorputza tenperatura aldaketa bortitzetarako eta hotzaren etortzerako, ur hotzarekin bukatzen den dutxa berpizgarri batekin, gehienez 5 minutukoa.  Ohituta ez bazaude, hasi ur epelarekin eta giroratzen joan minutu oso batez ur hotza jasan ahal izan arte. Ikusiko duzu nola esnatuko zaren zentzumenak erne eta gorputza kalera ateratzeko prest duzula, baita lehen orduan entrenatzen baduzu ere.
  2. Egin zure zuku energetikoa. Gosaldu baino lehen zukutu laranja bat eta gehitu zukuari koilarakada bat garagardo legamia, koilarakada erdi polen eta beste koilarakada bat galorratz. Hartu egunero, gutxienez bi hilabetez, bere eraginak motelak baina luzarokoak baitira, eta energiaz beterik pasako duzu negua. 
  3. Gosaldu egun osoan jango ez bazenu bezala. Egunak mozten hasten direnean gosari energetiko on bat behar duzu eguneko errutinara itzuli eta bukaerara iristeko, bereziki berriz entrenatzen ari zarenean. Gosaria bikaina da karbohidrato konplexuak proteinekin eta gantz begetalekin orekatzeko. Hamar minutu lehenago jaiki besterik ez duzu gosari hau prestatu eta mastekatzeko, pisua galdu behar baduzu ere. Jaiki bezain laster fruta fresko bat jan eta edan limoi natural baten zukua uretan diluitua. Ondoren, prestatu katilu handi bat jogurt gaingabetu, muesli moduko zereal integral malutak,  almendrak, urrak edo intxaur pusketak, mahaspasak, orejoiak edo aran-pasak, sasoiko fruta pusketak (sagarra, laranja, mahatsak, etab.) eta sesamo hazi txigortuak. Zerealak jaten dituzun bitartean, aprobetxatu infusio bat egiteko erromeroa, albaka eta menta landare naturalekin.
  4. Erleen energiarekin berri zaitez: erregin-jelea eta eztia oso ondo funtzionatzen duten energetiko naturalak dira eta ez dute albo-efekturik. Erregin-jelea erreginaren janaria da erlauntzean, oso elikagarria da karbohidrato, proteina, azido nukleiko, sustantzia hormonal eta antimokrobianoetan aberatsa, A,B,C, D eta E bitaminak eta kaltzioa, kobrea, burdina, fosforoa, potasioa, silizea eta sufrea bezalako mineralak ditu. Freskoa hartzea garrantzitsua da edo liofilizatua bere propietateak ez galtzeko. Hasi goizero koilarakada bat ezti gordin hartuz baraurik eta baso bat limoi zuku, eta egin erregin-jelearekin sendaketak dosi bat gordinik edo liofilizatua hartuz goizero laranja zukuarekin batera.  
  5. Salda eta lapikokoen garaia. Gure aitona-amonek bere garaian bazituzten elikagai berpizgarriak energiaz bete ahal izateko, eta udazkenean beti izaten zen lapikoa sutan sasoiko barazkiez, lekaleez eta ehizako haragiren batez beterik. Aprobetxatu salda eta lapikokoak egiteko gantza gehitu gabe, soilik aipatutako jakiak nahastu, barazkiak ehizako haragiekin, oiloarekin edo urdaiazpiko hezurrarekin konbinatuz. Ikertu eta egin zure gustuko salda bero errezeta eta gorde hozkailuan edo izozkailuan beti eskura izateko afalorduan edo hotzak hartu zaituela nabaritzen duzunean gorputza epeltzeko entrenatu ostean edo egun latz eta hotz baten ondoren.
Eta beti bezala, osasuna mahaian hasten da... Ez ahaztu barazkiak eta frutak hartzen, balia zaitez granadaren ezaugarri antiinflamatorioak edo kalabazak duen C bitamina eta betakaroteno aberastasunaz.

Gehiago itzuli