Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017




Entrena ezazu zure digestioa

Entrena ezazu zure digestioa

ITURRIA: Sportlife
Janariak pisa ez dezan aholkuak  
Haizeek, bihotzerreak edo sabel puztuak zure entrenamenduak maiz zapuzten badituzte, zure elikadura ohitura batzuk aldatu behar dituzu digestio txarrak prebenitzeko. 

Berrikusi behar duzu:  
1- Zer motako janariak hartzen dituzun: eman lehentasuna zure menuetan frutei, barazkiei, zereal osoei, haragi zuri eta arrainei, heste-igarotzea errazten dute eta ez dira “pisuak” gertatzen duten gantz eduki baxua dela eta.

2- Nola jaten duzun: poliki jan eta edan behar duzu, estresik gabe. Eman 30 minutu otordu bakoitzari eta utzi gutxienez bi ordu otordu nagusien eta entrenamenduen artean. Janaria puska txikietan moztu eta ondo mastekatu, zure urdailak ahalegin gutxiago egin behar izan dezan eta digestioa errazagoa izan dadin.

3- Zer ordutan jaten duzun: saia zaitez ordutegi irregular bat jarraitzen zure jatorduetan. Askoz hobea da gutxiago eta maizago jatea, zure sabelari ahalegin izugarria eskatzen dioten otordu handiak egitea baino. 

Gehiago itzuli