Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017




Entrenamendua eta adina: kirol-bizitza luzatzeko gakoak

Entrenamendua eta adina: kirol-bizitza luzatzeko gakoak

ITURRIA: Sportlife
Zaila dela uste al duzu kirola egiten jarraitzea 40 urte egin ondoren? Urteen igarotzeak ekar dezakeen hondatze fisikoa geldiarazi nahi duzu? Badakigu gaztea zarela eta izango zarela beti, horregatik, zure entrenamenduak nola bideratu azalduko dizugu nabaritzen jarrai dadin.  

Kirolaria izateak ez du soilik gure denboraren zati bat ariketa osasuntsu bati eskaintzea esan nahi, erronkak edukitzea ere badakar, zailtasunei aurre egitea edo duela denbora bat lortezinak iruditzen zitzaizkigun helburuak eskuratzea. Urte askotan zehar kirola inguratu duen mito faltsuetako bat izan da kirolak etapa bat zuela gure bizitzan, orokorrean haurtzarotik edo nerabezarotik, jolas bat bezala, 40ra gerturatzen garen arte eta etapa hau gainditzean hobe zela beste ariketa “lasaiagoak” egitea. Zorionez, ariketaren fisiologiak erakusten digu gure hondatze fisiko posiblea adinarekin zerikusia duten faktoreekin loturik dagoela eta baita ere gure entrenamendu estiloarekin. 

Nola mantendu gure sasoia urteen igarotzearekin.
Kirol-errendimenduaz hitz egiten dugunean, ziklo normala da hori hobetzen joatea 10 urtetan nerabezaroa bukatzen denetik 30 urte arte gutxi gorabehera. Adin horretan, kirol-espezialitatearen arabera, errendimenduaren gaina lortzen da maila fisiologikoan. Hortik aurrera, beherakada bat sortzen da, oso geldoa printzipioz, batzuetan hain ohartezina da non beste gaitasun batzuekin estali edo hobetu ere egin ahal baita, hala nola, esperientzia, norbere buruaren ezagutza hobea, entrenamendu eraginkorragoak, eta abar direla eta. Hala ere, 40 urtetik aurrera beherakada hori nabarmenagoa egiten da. Kirola dibertitzen zarelako edo bizitza luze eta osasuntsu bat bizi nahi duzulako egiten baduzu, benetan ez zaitu inola ere larrituko gaitasun aerobiko gutxiago izateak edo duela urte batzuk bezain muskulu sendoak ez izateak.

Ezinbesteko 10 ariketa 40 urte baino gehiago dituzten kirolarientzat 
Nahiz eta posible den zu, kirolari moduan, urte asko bizitzean pentsatzen soilik ez egotea, baizik eta zure bizitzari zentzu bat ematean, erronka berriak zure gain hartzean, zure burua gainditzean eta zure kirol-ariketari harik eta probetxu gehien ateratzean. Hau da, ahalik eta hoberen egitea, zure beherakada fisiologikoari ahalik eta oztopo gehien jartzea. Kristin Armstrongek, ia 43 urte zituela Rioko Olinpiar Jokoetako txirrindularitzako erloju kontrako proba lehiatzen ari zenean, ez dut uste horrekin bere bizitza luzatuko zuela pentsatzen arituko zenik, beste behin irabaztean amesten  zuen soilik (Pekin eta Londresen ere urrea irabazi zuen), lehiakorra izaten jarraitzen zuela frogatzean, gazteenak gainditu zitzakeela eta, bere adina gorabehera nahikoa baliabide zituela hoberena izateko. Eta lortu zuen, bere hirugarren urrezko domina irabazi zuen eta bere seme Lukasekin (6 urte) igo zen podiumera eta Olinpiar Jokoetako irudi hunkigarri eta ahaztezinetako bat eskaini zigun.

Zalantzarik gabe, helburua ez da domina bat irabaztea, lehenagoko intentsitatearekin entrenatu ezin duzula edo hain lehiakorra ez zarela justifikatzeko adinaren aitzakia ahaztu dezazun nahi dut, besterik ez. Nahiz eta egungo gizartean uste orokor bat izan zahartzeak eragindako aldaketak abiadura zehatz batean agertzen direla, sahiestezinakdira eta ez daude gure esku, errealitatea da kontuan hartu beharreko datu biografiko bat besterik ez dela, pertsonak betirako zerbaitetara moldatzen direnean eta beraien inguruari beraien bizitzan gertatu behar dena agintzen uzten diotenean soilik zahartzen dira.

Zorionez, kirolariok gizartearen esparru orokorretik ateratzen gara, sasoi hobea dugu, osasun gehiago, ilusio gehiago eta horrek gazteago ere sentiarazten gaitu. Eta gainera, zure ingurura begiratzen duzunean, konturatzen zara zure jaiotegunak dioenaren aurkako benetako antidotoa korrika edo oinez ibiltzera ateratzea dela, bizikletan ibili edo igeri egin ahal duzun guztietan. Hala ere, ukaezina da urteen igarotzeak hainbat ondorio dituela kirolariaren fisiologian. Garrantzitsuenak ondorengoak dira: 
  • Gaitasun aerobikoaren gutxitzea (VO2max).
  • Bihotz-maiztasun maximoaren gutxitzea. 
  • Bihotzaren taupada bakoitzean ponpatutako odol bolumenaren gutxitzea. 
  • Zuntz muskularren galera, masa muskularraren eta indarraren gutxitzea eragiten duena. 
  • Entzima muskularren kopuruaren galera. 
  • Odol-bolumenaren gutxitzea. 

Gehiago itzuli