Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017




Kakak zure osasunari buruz esaten duena

Kakak zure osasunari buruz esaten duena

ITURRIA: Sportlife
Badakizu zure gorozkiak direla hestearen egoeraren eta osasun arazorik duzunaren adierazle onenetakoak?  Zure kakak zutaz esaten duen guztia kontatzen dizugu.

Zure kakak oso informazio interesgarria eman diezazuke zure hesteen egoerari buruz (zure osasun orokorrean gakoa) eta baita elikadura eta hidratazio egokia jarraitzen dizuten ere.  Beraz,  ponpari tiratu aurretik … begira ezazu beherantz.  


KAKA PERFEKTUA
Marroi kolorekoa, forma tubularra, ia usainik gabekoa eta uzkia ez zikintzeko funtzioa duen heste mukosa bilgarri batez estalia, beraz, komuneko paper gutxi erabili behar izango dugu.

KAKA GOGORRA
Orokorrean, kaka mota hau egunero komunera joaten garenean sortzen da. Ez da arazorik izan behar txandakako egunetan kaka egiten baduzue eta honek usain txarrik ez badu.  Baina bai bi egun baino gehiago luzatzen bazara, eta gutxiago gorotzek ustel usaina badute, idorreria pairatzen baduzu, ur gehiago edaten hasi behar zara, fruta eta barazkiak denbora luze batez hartu, hesteen jarduera berriz ere erregulatu arte.

KAKA BIGUNA
Maiz ematen diren sabel husteekin batera joaten da, eta beraz, egiten dituztenak ez dira konturatzen arazo bat izan daitekeela. Germen kaltegarrien agerpena adierazi lezakete edo ez ditugula zenbait azukre ondo digeritzen, hartzitu eta hesteetako pareten narritadura sortzen dute eta ondorioz, gure hestea ahalik eta azkarren kanporatzen saiatuko da.

KAKA LIKIDOA
Zure kakak trinkotasun likidoa badu eta komunera maiz eta premiaz joan behar baduzu, beherakoa duzu eta berehala jo behar duzu medikuarengana. Arrazoi posible ezberdinak daude (infekzioak, digestio arazo gogorrak, etab.) baina guztietan, hobe da aditu batek ikustea. Gauza bera gertatzen da orban gorriak edo beltzak ikuste baditugu gure gorozkietan, bere trinkotasuna edozein izanik.  

KOMUNEKO PAPERA
Hesteetako osasunaren adierazle ona da: gero eta paper gehiago behar izan, orduan eta okerragoa da zure hestearen osasuna. “Kaka onak” gutxi zikintzen du.

USAINA
Gorozkien usaina eta haizeak kolonean azaltzen dira, bertan ematen diren prozesu bakterianoek lagunduta. Zure hesteen egoeraren adierazle ona ere badira. Kaka osasuntsuak usain arina askatzen du. Usain kirasdunak usteldura bakterien ekintza adierazten du eta usain  ezak, askotan hartzidura prozesuak ezkutatzen ditu.

KOLOREA
Kakak kolore sorta zabala du jan ditugun elikagaien arabera batez ere. 
  • Marroia : edozein tonu normaltzat hartzen da 
  • Horia edo marroi oso argia : behazunaren jariaketarekin loturiko arazoa adierazten du
  • Beltza : goiko digestio-bidean odolustea adierazten du (urdaila edo duodenoa) eta medikuarengana jotzea beharrezkoa da.  
  • Gorria:  heste lodiaren odoluste baten ondorio izan daiteke edo hemorroideen agerpena. Bi kasuetako edozeinetan, medikuarengana jo behar duzu. Ez bada behintzat, aurreko egunean erremolatxa jan duzulako … 

LIBURU HAU KAKA BAT DA
Hestea zure gorputzaren eta garunaren funtzionamenduaren oinarrizko gakoetako bat da. Zure gorozkiak nola funtzionatzen ari den eta zure osasunaren edo elikadura arazoen adierazle argiak dira. Adrian Schulte doktorearen “Ezagutu zure kaka” liburuan, gure digestio sistemak nola funtzionatzen duen era atseginean azaltzen digu, gure kakak nolakoa izan beharko luke eta zenbatero libratu beharko genuke. Eta amaitzeko, 10 eguneko plan bat ematen dizu zure hesteetako osasuna berreskuratzeko. Ediciones Urano. 16,50 €.

Gehiago itzuli