Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-12-2017




Bitaminak: egiak eta gezurrak

Bitaminak: egiak eta gezurrak

ITURRIA: Sportlife
Bitaminek gizentzen dute? Badira “bitaminen aurkako” elikagaiak? Klikatu eta jakingo duzu. 

Bitaminek gizentzen dute? Ez da egia, ez dute kaloriarik eta beraz, ez dute gizentzen. Alderantziz, bitamina batzuek,  B taldekoek bereziki, elikagaiak energia bihurtzen parte hartzen dute (beraz, beharrezkoak dira gantzen, proteinen eta karbohidratoen metabolizazioan ). 

 
Elikagaiak manipulatzean bitaminak desagertzen dira? Egia da, bitaminak beroarekiko, hezetasunarekiko eta argiarekiko sentikorrak dira.
 
Erretzaileek ez dituzte bitamina gehigarriak behar. Faltsua. Aparteko C bitamina ekarpen bat gomendagarria litzateke, tabakoak %40 a suntsitzen baitu. 
 
Zenbait elikagaiek “bitaminen aurkako” sustantziak dituzte? Egia. Adibidez, arrautzaren zuringo gordinak abidita dauka, biotinaren xurgatzea galarazten duena. 
 
Mineral batzuek bitamina batzuk behar dituzte hobeto xurgatuak izan daitezen? Egia. Kaltzioa eta D bitaminaren kasua da eta burdina eta C bitaminarena.
 
Zenbait dieta begetariano zorrotzetan ez dago bitamina gabezia arriskurik. Faltsua, B12 eta D bitaminen gabezia izan daiteke, animalia jatorriko elikagaietan bakarrik daudelako.  
 Alkoholak bitamina jakin batzuen xurgatzea aldatzen du. Egia. Adibidez, C, b1, B6 bitaminak eta azido folikoa.
 
Gero eta bitamina gehiago hartu, orduan eta hobeto. Faltsua. Bitaminak, mineralak bezala dosi egokietan bakarrik dira eraginkorrak. 
 
Bitaminak oso garrantzitsuak dira gorputzaren defentsa sistemarentzat. Egia. Batez ere, A, B6, C bitaminak, azido folikoa eta betakarotenoa.  

Gehiago itzuli