Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-07-2018




Fruktosarekiko intolerantzia duzu? Identifikatzen erakusten dizugu

Fruktosarekiko intolerantzia duzu? Identifikatzen erakusten dizugu

ITURRIA: Sportlife
Zerbaitek kalte egiten dizu, baina ez dakizu zer den? Fruktosarekiko alergia izatea posible da, identifikatzen ikasteko gakoak ematen dizkizugu.
 
Fruktosa frutaren azukrea da, frutetan, barazkietan, zerealetan, erremolatxan, azukre- kanaberan eta eztian libre eta naturalki agertzen den monosakaridoa. Edari batzuek fruktosa daukate ere, esaterako, xarabe, sirope eta zukuek, eta duela gutxi arte, pertsona diabetikoentzako azukrearen ordezko bezala erabiltzen zen.

Fruktosarekiko intolerantzia edo xurgapen txarra, heste meharrean fruktosaren xurgapenaz arduratzen den GLUT-5 garraio sistemaren akats batengatik gertatzen da,  GLUT-5 garraiatzaileak ez duenean funtzionatzen, fruktosa ez da digeritzen hestearen bukaeran eta bertako bakterioek deskonposatzen dute, ur pilaketa eraginez eta beherako likidoan bukatzen dena.

Fruktosarekiko intolerantzia ahula edo oso akutua izan daiteke, GLUT-5 garraiatzaileak nola lan egiten duen arabera. Fruktosaren xurgatzea gutxitzen duten zenbait sustantzia ere badirela ikusi da, elikagai dietetikoetako sorbitolak (420 gozagarria) esaterako, GLUT-5 garraiatzailea inhibitzen du, baita porrua edo aza bezalako digestio geldoko zenbait barazkik, sintomak txartzen dituztenak.

Beste sustantzia batzuek fruktosaren xurgatzean laguntzen dute, glukosaren kasua da, fruktosarekin elkartzean bere xurgatzea hobetzen du, horregatik azukre arrunta edo sakarosa (glukosa gehi fruktosa) ongi digeritzen du intolerantzia hau duten pertsonek.

Alergia eta intolerantzia ezberdindu gabe jarraitzen baduzu, artikulu hau irakurri behar zenuke.

ZEREN ONDORIOZ?
Fruktosaren xurgatze txarra primarioa izan daiteke, jatorri genetikoa duena eta bizitza osorako da, edo sekundarioa  heste meharreko mukosari egindako kaltearen ondorioz gertatzen dena(zeliakia, Crohnen gaixotasuna, botika tratamenduak, hesteetako infekzioak, etab.) ez da iraunkorra izaten eta hesteetako mukosa birsortzen denean desagertzen da. Intolerantzia hau, sorbitol gozagarria gehiegi kontsumitzeagatik, txikle, goxoki edo gozagarri hau duten beste produktuak gehiegi hartzeagatik ere ikusi da. 

Sintomak
Sabeleko mina, haizeak, hesteetako kolikoak, sabeleko soinuak, beherako likidoak edo idorreriarekin tartekatutako mukosak. Beste sintoma orokorrago batzuez gain, nekea, urduritasuna, umore aldaketak, etab. Ohiko sintometako bat eta intolerantzia honekin lotzen zailenetakoa depresioa da, ez xurgatutako fruktosa triptofano aminoazidoarekin elkartu eta “bahitu” egiten duelako gertatzen da, eta aminoazido hau serotonina, zoriontasunaren hormona, produzitzeko beharrezkoa denez xurgatze txarra duten pertsonek depresio egoerak eta gogo aldaketak izaten dituzte.  
¿ Eta zure arazoa laktosa bada? ¡ Ikusi sintomekin betetzen duzun!

NOLA DIAGNOSTIKATZEN DA?
Fruktosaren xurgatze txarraren diagnostikoa froga medikoen bidez egiten da (arnastutako airearen hidrogeno eta metano froga). Fruktosarekiko intolerantzia eta fruktosarekiko intolerantzia hereditarioa nahastu daitezke, azken hau fruktosa metabolizatzen duen entzimaren akats bat da eta bizitzako lehen hilabeteetan detektatzen da eta bizi osorako tratamendu dietetiko zorrotza behar izaten du. 

NOLA TRATATZEN DA?
Orokorrean ez da beharrezkoa fruktosa  dietatik bizi osorako guztiz ezabatzea, fruktosa asko duten elikagaiak oso osasungarriak dira (fruta, fruta zukuak, fruta lehorrak eta kantitate txikietan dute zerealek eta barazkiek) eta jan ezean elikadura gabeziak ager daitezke. Lehen fasean fruktosa duten elikagai guztiak ezabatzen dira hesteko mukosa berreskuratzea lortzeko eta gero, froga epe bat jarraitzen da barazki eta fruta kopuru txiki bat gehituz pertsona bakoitzaren tolerantzia ezagutzeko. Barazkiek fruktosa kantitate txikia dute eta ongi onartu ohi dira, barazkiak eta porruak salbu. Glukosa-fruktosa gutxi duten frutak jan daitezke, esaterako, albertxikoak, karanbolak, marrubiak, mugurdiak eta basa-fruituak, guaiaba, limoia, mangoa, muxika, meloi horia, papaia, udarea, sandia edo arakatza. Fruktosa duten elikagai gehienek xurgatzea errazten duen glukosa ere ematen dutenez, pertsona bakoitzak ikasi behar du zein diren onartzen dituen elikagaiak eta ez dituenak onartzen. 

ZER ARAZO ERAGIN DITZAKE?
Fruta dietatik guztiz ezabatzeak zuntza, C bitamina, azido folikoa eta A bitamina gabeziak sor ditzake,frutetan egunez egun aurkitzen dituzten substantzia berriez gain, esaterako, flabonoideak eta sustantzia fitokimiko berriak. Ez da gomendagarria fruta dietatik guztiz ezabatzea, ezta xurgatze txarreko kasutan, sasoiko fruta kopuru txikian egunean zehar sakabanatuta hartu behar da, besterik ez. Kirolariek fruta jan behar dute, horregatik da garrantzitsua fruktosarekiko tolerantzia maila ezagutzea, egunean zehar fruta kopuru txikian jateko.

Gehiago itzuli