Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-07-2018




Lasterketa erritmoan eragina duten faktoreak

Lasterketa erritmoan eragina duten faktoreak

ITURRIA: Sportlife
Lasterketa erritmoa ez da korrikalari guztientzat eta egoera guztietan berdina den zerbait, ez da aldagai estandar bat. Honakoak dira beregan eragina duten faktoreak:


Lasterketa erritmoa ez da estandarra den zerbait, eta zenbait faktorek baldintzatu egiten dute. Horien artean hamar azpimarratzen ditugu:


NEKEA
Nekatuta gaudenean, errealitatean dena baino erritmo azkarragoa daramagula iruditzen zaigu.

ENTRENAMENDU MAILA
Entrenamendu gehien duten korrikalariek, abiadura handiagoan denbora luzeagoz mugitzeko gai izateaz gain, erritmoaren sen oso hobetua dute, une oro daramaten abiadura dakitelarik GPS bat begiratu beharrik gabe.

EGUNEKO ORDUA
Lasterketa erritmoen “patroi/eredu” normalak aldatu egiten dira gaueko korrikalarientzat goizeko lehen orduan eta eguneko korrikalarientzat gaueko azken orduan. Frekuentzia gutxiagotu egiten da, eta honek abiaduraren murrizketa dakar.

MOTIBAZIOA
Entrenatzeko dugun ilusioa handiagoa denean, atentzioa egiten ari garen horretan gehiago bideratzen da, erritmoak kontzienteagoak eta benetan komeni zaigunari egokiagoak izan daitezen ahalbidetuz.

INDAR MUSKULARRA
Muskulatura indartsu eta ahaltsu batek gure urrats zabaltasuna  handitzea ahalbidetuko du, eta ondorioz amaierako abiadurak ere hobekuntza jasango du. Honetaz gain, indarra lantzeko lan egoki bat egiten bada, edozein motatako probetan gure “neke” muskularra txikiagoa izango da, eta honekin, lasterketa erritmoaren aldakuntza txikiagoa izango da.

ESPERIENTZIA
Zenbat eta urte gehiago eraman korrika, orduan eta handiagoa izango da gure lasterketa erritmoari buruz dugun ulermena. Honi esker,  hasiberriak diren eta gehiago entrenatzen duten korrikalarien antzeko abiadurak lortu ahal izango ditugu entrenamendu gutxiagorekin.

NORBAITEKIN BATERA KORRI EGIN
Beste korrikalariekin ateratzeak gehiengoak daraman erritmora egokitzea behartzen gaitu, guk gure kabuz joango bagina eramango genuen erritmoa baino altuagoa edo txikiagoa izan daitekeelarik. Hau saio luzeetarako oso gomendagarria litzateke, izan ere bakoitzak berarentzat onena den erritmoa eraman behar du, gehiegizkoa edo baxuegia den abiadurak sortu dezakeen estutasunik gabe.

HAIZEA
Haizea bizkarretik datorkigula korritzeak erritmo altu bat itxurazko nekerik gabe daramagula sentiarazten digu, eta bira ematean, haizeak aurretik jotzen duela izanda, guztiz kontrakoa nabaritzen dugu. Hau kontutan hartu behar da, izan ere kontrako haizearen abiadura 20 Km orduko handitzen den bakoitzeko, gure lasterketa erritmoa gutxi gora behera minutu bat kilometroko murriztu beharko dugu.

MALDA:
Ez dago esan beharrik aldapa behera korri egiteak abiadura modu nabarmen batean handitzen duela, eta aldapa gora korritzeak txikiagotu. Dena den, kontuan izan behar da gehiegizko maldekin aldapa behera korritzea eremu lau batean aritzea baino motelago suertatu daitekeela. 

LURRAREN AZALA:
Asfaltoa bezalako azalen gainean korri egiteak lasterketa erritmoa handitzen du, batez ere abiadura serieetan (ez horrenbeste distantziako saioetan) , trakzio eta bultzaden aprobetxamendu handiago bati esker.

Gehiago itzuli