Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2019




Erraz prestatzeko eztularen kontrako 3 etxeko erremedio

Erraz prestatzeko eztularen kontrako 3 etxeko erremedio

ITURRIA: Sportlife
Askok etxeko erremedioak bilatzen dituzte eztularen kontra botiketara jo aurretik. Hemen zenbait proposatzen dizkizugu. 

Amonaren botikako “errezetak” belaunaldiz belaunaldi pasa dira benetako altxor moduan. Gure nagusiek ondo zekiten etxean zituzten gauzak nola erabili hotzeria edo eztula bezalako eguneroko arazoak prebenitu edo ekiditeko. Eztularen kontrako etxeko erremedioei buruz, hain zuzen, hitz egin nahi dizugu gaurkoan.

Garrantzitsua da eman daitezkeen eztul mota ezberdinak bereizten jakin dezazun. Ez da berdina eztul lehorra edo hezea, aldi baterako eztula edo kronikoa berdinak ez diren bezala. Hoberena beti medikuari galdetzea da, botika behar dugun edo eztularen kontrako etxeko erremedio ezagunetako bat erabil dezakegun esan diezagun.

Bigarren kasuan, idatzi datozenak. Egiteko errazak eta nahiko eraginkorrak dira. 

EZTULAREN KONTRAKO ETXEKO ERREMEDIO HOBERENETARIKO BATZUK 
Eztia eta limoia:  eztia eta limoiaren konbinazioak onura asko ekar ditzake. Egunean hiru koilarakada bete eztik eta hiru tanta limoi bakoitzean, eztarriko suminkortasuna lasaitzen eta mina arintzen lagun diezaakegu. Eztul lehorraren kasuan gomendagarriagoa da.

Ur eta gatzarekin gargarak egin:  eztula mukiekin badugu etxeko erremedio  gomendatuenetakoa da hau. Ur eta gatzarekin gargarak egiteak, eztiak bezala, sumindutako eztarria lasaitzen lagundu diezaguke. Ezaugarri antibakterianoak eta antiinflamatorioak ere badituzte. Egin egunean bitan: goizean eta gauean.

Tipularen trikimailu zaharra:  agian arraroa egingo zaizu, baina ez dira gutxi bere haurtzaroan gau-mahaian tipula erdibitu batekin lo egin dutenak. Trikimailu zahar hau, tipulak jariatzen dituen lurrunetan oinarritzen da, izan ere, ingurua modu naturalean hezetzen lagun baitezakete. Oinarri gabeko amonaren erremedio bat badirudi ere, ez dabil oso oker. Tipulak polifenol eduki handia du eta jariatzen dituen usainei esker arnas bideak irekitzen eta eztula lasaitzen lagun diezaguke.. Ongi burutzeko, tipula erdibitu eta gau-mahaian utzi beharko duzu, oheburukoaren  ondoan.

Eztulak irauten badu, birikei itsatsita entzuten bada edo beste motako konplikaziorik ekartzen  badu (odola esaterako), aditu batekin hitz egin behar duzu berehala.

Gehiago itzuli