Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 09-01-2019




Korrika egiteko zintari etekina ateratzeko gakoak

Korrika egiteko zintari etekina ateratzeko gakoak

ITURRIA: Sportlife
Izango dira atera nahi ez duzun egunak, eguraldi txarragatik, eta bestetan, jadanik gimnasioan zaudela eta, lasterketa errutina barruan egitea nahiago izango duzu, David Mecak alboko argazkian bezala.

Nola aprobetxa dezakezu gehiago denbora zintan korrika egiten duzunean? 

Hasteko
Lehen gauza inklinazioa gradu 1ean jartzea da, aurrean airea bultzatu gabe korrika egiteak suposatzen duen marruskadura aerodinamikoaren eza orekatzeko modua da. Haz zaitez beti abiadura motelean, are gehiago zintaren gainean korrika egiteko ohitura ez baduzu.
 
Gune ona
Alboetako barrak  zorurantz zuzentzen hasten diren gunean, gutxi gora behera, korrika egin behar duzu. Aurreratzen bazara, zure oinek plastikozko babesarekin talka egin dezakete. Bila ezazu gorputz jarrera, baina ez begiratu oinetara, har itzazu alboetako erreferentziak bistaz. Zintak barrarik ez badu, jar zaitez erdialdeko gunean. 

Ispilutxo, ispilutxo Nor da estilo gehien duen korrikalaria? 
Ispilu bat ondo etorriko zaizu zure korrika egiteko era aztertzeko eta zure lasterketa teknika zuzentzeko. Erreparatu puntu hauei:

Tente korrika egin, sorbaldak atzeraka eta burua zuzen, ez makurtu aurrerantz, oso ohiko akatsa da. 
Eraman ukalondoak 90°tolestuta, denbora guztian, eskuak erdi itxirik eta erlaxatuta.

Oinaren kontaktua orpoa eta kanpoaldeko erdiko gunearekin izan behar da, eta berehala oina barrurantz makurtzen da (prona) oinkadaren inpaktua arintzeko. 

Gehiago itzuli