Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Neguan zehar oinetako lesioak nola ekidin

Neguan zehar oinetako lesioak nola ekidin

ITURRIA: Sportlife
Oinak zure entrenamenduaren oinarria dira eta neguan zehar bereziki sufritzen dute. Adi aholku hauei. 

HOTZAREKIN ENTRENATU ONDOREN, EZ HURBILDU OINAK BEREHALA BERO ITURRI BATERA, BEROGAILU EDO UR OSO BEROA, ESATERAKO. 
Denboraldi batez entrenatu eta lehiatu gabe utz zaitzaketen ospel gogaikarriak ager daitezke.  Hobe poliki-poliki berotzen joatea.

LASTERKETA TEKNIKARI ARE ADIAGO
Hotzarekin, oinaren egiturak zurrunago daude eta urrats txar batetik eratorritako arazoak handitzen dira.

ERABILI OINETAKO NEURRI EGOKIA 
Urte osoan zehar da garrantzitsua, baina dirudienez neguan zehar gure oinak “txikiagotu” egiten dira eta behar baino zapatila txikiagoekin arriskatu zaitezke … berotzen zoazen heinean estutzen hasten zaizkizunean nabarituko duzu.

GALTZERDIAK FUNTSESKOAK DIRA
Ehun teknikoak eta transpiratzen uzten dutenak izan behar dira, hezetu ez daitezen eta gelditzen zarenean, oinak (literalki) izoztuta utz ez diezazkizuten.
 
KONTUZ HIDRATAZIOAREKIN
Hotzarekin, izerditzen ez dugunaren sentipen engainagarria izan dezakegu eta beraz, ez dugu nahikoa edango. Deshidratazio arin batek ere gorputz-adarrek tenperatura erraztasun gehiagorekin galtzea eragiten du.

Gehiago itzuli