Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Haurrentzako oreka ariketa onenak

Haurrentzako oreka ariketa onenak

ITURRIA: Sportlife
Haurrentzako oreka ariketak oso garrantzitsuak dira bere lokomozio-sistema garatzeko. 

Jarduera fisikoa edozein adinetan garrantzitsua da, baina txikienen kasuan garrantzi berezia du hainbat arrazoirengatik. Txikitatik bizitza estilo osasungarria izaten erakustea, besteekin harremanak izaten edo bere burua hobetzen ikastea dira onuretako batzuk. Baina mugimenduari esker egoki hazi ahal izatea ere onura bat da. Adibidez, haurrentzako oreka ariketen onurak ezagutzen dituzu?

Haurrentzako oreka ariketek bere lokomozio-sistema garatzen, koordinazioa hobetzen eta malgutasuna eta erresistentzia handitzen laguntzen diete. Arrazoi honegatik, Gorputz Hezkuntzako eskoletan mota honetako ariketan landu ohi dira sei urtetik aurrera, nahiz eta, hori bai, etxean ere lagun diezaiekegun.  

KOORDINAZIOA HOBETZEN DUTEN HAURRENTZAKO OREKA ARIKETAK 
Oreka oin baten gainean: oreka ariketen barne, hau da burutzen errazena. Gainera, ez dugu materialik beharko. Haurrari oin baten gainean oreka mantentzea soilik eskatu behar zaio, bestea tolesten duen bitartean. Ohikoena atzerantz tolestea da, oina gluteoen kontra jarriz, bina intentsitatea igo dezakegu 90ºko angelua eratuz aurrerantz edo atzerantz airean geratzen den belaunarekin. Azalera sendo eta lau baten gainean praktika dezake edo pixka bat gehiago konplikatu, euskarri txikiago baten gainean oreka mantenduz, enbor edo banku bat izan litezke. 

Lerro zuzenean ibili: aurreko enbor edo bankuan beste ariketa bat egin dezakegu, lerro zuzenean ibili, oin bat aurrean eta bestea atzean jarriz eta erortzea ekidinez. Azalera gero eta txikiagoa eta ezegonkorra izan, ariketa zailagoa izango da. 

Txingoan, txingoka, tokea: txikitan ia guztiok jokatu dugun jokoa da eta jostaketa orduak eskaintzeaz gain, gure orekan ere lagundu digu. Zenbakidun karratu batzuk marraztu eta oin bakarraz banan bana , erori gabe, aurrera joatea bezain erraza da. Gainera,  haurrentzako oreka ariketa jostagarrienetako bat da eta lagunekin edo senideekin egin daitekeena.

Gehiago itzuli