Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Bularreko minbiziari nola aurre egin

Bularreko minbiziari nola aurre egin

ITURRIA: Sportlife
Kontuan izan behar dituzun 3 faktore minbizi honekin lotuak.

Bularreko minbizia emakumeetan ohikoena den tumore gaiztoenetakoa da. Zorionez, biziraupen tasak gero eta handiagoak dira Espainian (%82,5ek 5 urte diagnostikoaren ondoren bizirik diraute)tratamenduen hobekuntzei eta detekzio goiztiar teknikei esker. Isabel Lopez Cotorruelok, Cigna Españako zuzendari medikuak, bularreko minbizia prebenitzeko zer faktore kontuan izan behar ditugun kontatzen digu:

BIZITZA ESTILOAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK
Hauek prebenitzeko garrantzitsua da ariketa fisikoa burutzea, gehiegizko pisua ekiditea, alkoholaren kontsumoa murriztea, ez erretzea, elikadura orekatua jarraitzea, nahiko atseden hartzea, azterketa ginekologikoetara joatea eta, oso bereziki, bularren auto-azterketa burutzea hilabetean behin gutxienez, hilerokoaren ondoren.  Nola egin?
  • Identifikatu begi hutsean koskor posibleren bat, hantura, zimurrak,elutxak, legenak, gune gorrituak edo titiburuaren kokapenean aldaketak. 
  • Egiaztatu bularren inguruan aldaketarik ez dagoela.  
  • Ukitu bular bakoitza kontrako eskuko behatz puntekin titiburutik hasita eta mugimendu zirkularrak egin lerro zuzenetan. 
  • Aztertu ere besazpiak.
ADINAREKIN LOTURIKO FAKTOREAK 
Kasuen %77a 50 urteko hamarkadan diagnostikatzen dira, horregatik 40 urtetik gorako emakume guztiek aldiro egin behar dute mamografia. 

FACTORE GENETIKOAK
Kasuen %7 heredatutako aldaketa genetiko baten ondorio dira. Bularreko minbiziaren familia- historia badago, komenigarria da BRAC 1 edo BRCA2 mutazioaren eramaileak garen jakiteko azterketa genetikoa egin beharko genukeen sendagileari galdetzea.

Gehiago itzuli