Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 07-02-2019




Behar dituzun proteinak ziurtatzeko gidatzen zaituen taula

Behar dituzun proteinak ziurtatzeko gidatzen zaituen taula

ITURRIA: Sportlife
Eguneko jatordu ezberdinetan nola txertatu.

Egiten duzun kirola egiten duzula, proteinek funtsezko papera jokatzen dute zure errendimenduan. Indarrezko kiroletarako garrantzitsuagoak direla pentsatzeko joera dugu,baina nagusiki aerobikoak direnetan ere erabakigarriak dira zure helburuak lortzeko orduan.

Proteinek egituran paper oso nabarmena dute: egitura berriak osatzen dituzte, aurretik daudenak konpondu edo mantenduz. Kirola egiten baduzu, proteina laguntza gehigarria behar duzu, ariketan zehar muskuluen uzkurdurek eragindako kalteak konpontzeko eta sistema immunea mantentzeko.

Kirolariek behar ditugun proteinen ideia bat egiteko, gorputz-gihar kilogramoko 2 gramo proteina inguruan koka ditzakegu. Proteinek ekarpen kalorikoaren %20a eman behar dute gutxienez, kirolari baten elikaduran.

Gehiago itzuli