Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019




Ezagutzen duzu gosearen eskala? Deskribatu zure gosea 1etik 10era

Ezagutzen duzu gosearen eskala? Deskribatu zure gosea 1etik 10era

ITURRIA: Sportlife
Zure jateko gogoa eskala honekin parekatzeak hobeto jaten eta antsietsietatearengatik mokokatzea eta tripakadak ekiditen erakusten dizu. 

Zenbateko gosea duzu? Identifika dezakezu zure gose maila 1etik 10erako eskala batean?
Normalean, 3 gose maila identifikatzeko gai izaten gara: gose handia, normala eta gose txikia, baina maila askoz gehiago daude.

Entzun zure gorputza eta zure gose, asetasun edo betekada maila markatzen ikasiko duzu, jateko gogoa kontrolatzen lagun dezakeen tresna da. Jatordu arteko barau-tarteak maneiatuz eta antsietateagatik mokokatzea ekidinez, modu osasungarrian jateko orduan, pisua irabaztea ekidinez eta kiloak soberan badituzu argalduz.

  • 1/ Muturreko gosea, ahultasun sentsazioa eta zorabioak. Premiazkoa da elikatzea.
  • 2/ Gose handia, suminkortasuna, antsietatea, energia gutxirekin, urdailak orro handiak egiten ditu. Edozer gauza jango zenuke.
  • 3/ Nahiko gose, deserosotasuna dago, baina urdailaren orroren batekin eusten diozu.
  • 4/ Gose pixka bat, baina kontrolpean, arazorik gabe itxaron dezakezu.
  • 5/ Neutrala, asebetetze sentsazioa, ez duzu ez goserik ez asetasunik sentitzen.
  • 6/ Asetasuna, urdaila Beteta dago, baina modu atseginean, pixka bat gehiago jan zenezake. 
  • 7/ Beteta eta ase, ez duzu gehiago jan nahi deseroso sentituko zarela baitakizu. 
  • 8/ Oso beteta, deseroso sentitzen zara eta ezin duzu gehiago jan.
  • 9/ Oso beteta eta ondoezarekin,  urdaila handituta dago eta mina eta betekada sentitzen hasten zara. 
  • 10/ Lehertzeko zorian eta gaizki, gaizki eta goragalearekin sentitzen zara eta botaka egiteko gogoa daukazu.

Osasungarriena, gose sentipena 4,5 eta 6.aren artean mantentzea da, oreka perfektua 5. puntuan dago, baina zaila da, nahiz eta ez den ezinezkoa.
Zure gose eta asetasun sentsazioa erdiko puntuetan mantentzeak (4-6) zure gosea kontrolatzeaz gain, zure osasuna zaintzen lagunduko dizu, digestio eta antsietate arazoak ekidinez. 

Gehiago itzuli