Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 01-04-2019




Gehiegi korrika egitearen 7 arriskuak

Gehiegi korrika egitearen 7 arriskuak

ITURRIA: Sportlife
Korrika egitea eskuetatik joaten zaizunean, arazoek osasunarentzako onurak gainditzen dituzte. 

Korrika egiteak, Journal of the American College of Cardiologyk baieztatzen duen bezala, hilkortasun tasa %30 arte gutxitzen badu ere, gehiegi korri egitean, etapako distantzia luzeko probekin gertatzen den moduan, efektu hauek osasunari eragiten diote, zorionez aldaketa negatibo gehienak aldi baterako besterik ez direla. 

  • 1. Belaun eta txorkatiletako artikulazioak degeneratzen ditu,  nahiz eta distantzia eta denbora batetik aurrera, geroko birsorkuntza ikusten da. Lasterketaren lehen 1.500-2.500 kilometroen ondoren, non artikulazioek higadura handia jasotzen duten, geroko etapa probek txorkatilako eta oineko kartilagoak martxan zehar birsortu daitekeela erakusten dute , Akilesen tendoia bezalako beste ehun batzuen antzera, diametroa handitu eta indartu daitekeena, estresari erantzun bezala.
  • 2. Zure garunaren tamaina txikitzen da. Uwe Schütz zientzialariak, Ulmeko Ospitale Unibertsitariokoa, Alemania, Trans Europe Foot Raceko 44 parte-hartzaile aztertu zituen, 4.500 km 64 egunetan, eta masa entzefalikoa %6 arte gutxitzen zela aurkitu zuen, baina 8 hilabetetan bere jatorrizko tamaina berreskuratzen zuela ere ikusi zuen.  Txikitze handiena ikusmenaren alderdian gertatzen zen eta “ hainbeste egunetan zehar aurrerantz begiratzearen monotonia dela eta, garunak egun libre batzuk hartzen zituela” izan daitekeela arrazoia defendatzen du. 
  • 3. Espermatozoideen mugikortasuna gutxitzen da. Bere alderdi positiboa duen eragozpen bat, izan ere, hazi-likidoan espermatozoideen mugikortasun txikiagoa badago ere, gogor entrenatzen dutenen testosterona kantitatea bataz bestekoaren gainetik dago. Ez da ahaztu behar harri aroan, korrika egiten zutenak zirela bere harrapakina bota eta kobazulora janaria ekartzea lortzen zutenak, eta euren bikoteek gehien desiratutakoak. 
  • 4. Zure buruko gaitasunak gutxitzen dira. Zure garunak karbohidratoez bakarrik elikatzen daki, beraz, zure muskuluekin lehiatzen du … eta galtzen ateratzen da ahalegina eskuetatik joaten zaigunean. Iraupen luzeko proba batean tontoagoa zara …baina zorionez, zure adimena guztiz berreskuratuko duzu proba bukatu eta denbora gutxira. 
  • 5. Zure giltzurrunak gainkargatzen ditu. Ahaleginaren kalte muskularra oso garrantzitsua da eta zure giltzurrunek kreatinkinasa iragazi behar dute etengabe, degradazio muskularraren azpiproduktu metabolikoa. Hidratazio ugaria da giltzurrun arazoak ekiditeko eta iragazte optimoa laguntzeko.
  • 6. Azkarrago zaharrago bihurtzen. Sofan telebista ikusten ari diren zure lagunek baino oxigeno gehiago erabili behar duzunez, zure gorputzak erradikal askeak sortzen ditu eta azkarrago oxidatzen da. Zure muskuluek 18 urteko mutiko baten adin metabolikoa badute ere, zure azala higatuagoa ikusiko da eta zure organoak errodaje eta higadura handiagoa dute. Bitamina eta antioxidatzailetan aberatsa den dieta batekin orekatzen duzu, beraz, zaindu zure elikadura. Gainera, eguzkitara duzun azalean eta ezpainetan eguzki-babesarekin atera behar duzu.
  • 7. Hautematea alda daiteke. Korrika 18 ordu baino gehiago egin ondoren, gertatzen ez diren gauzak ikusi eta entzun ditzakezu, asko dira proban zehar haluzinazioak izan dituztela kontatzen duten ultrarunnerrak, baina ez larritu, berridratatu eta atseden hartu duzunean, guztia hasi baino lehen bezala ikusiko duzu eta.

Gehiago itzuli