Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014




OSASUNA: Sendotu belaunak

OSASUNA: Sendotu belaunak

ITURRIA: Sportlife

Ohikoa da teknika txarra, oinetako edo gorputz jarrera desegokiek desoreka muskularra sortzea oreka artiularrari eraginez, eta ondorioz mina, gorritasuna, hantura etab. sortuz. Sintoma hauek “kristalezko belaunak” ditugunaren irudipena sortzen digute.
 
Hankaren flexio-luzapena eta errotazioa baimentzen ditu. Belaunezurrak, polea moduan, kuadrizepsaren palanka besoa areagotzen du zeinak belaunezurreko tendoiaren bitartez tibiari tira egiten dion artikulazioa luzatzeko. Kuadrizepsak sortutako indar muskularrak belaunezurrean konpresioa eragiten du femurraren aurka,eragindako indarrarekiko proportzionala eta flexio-angeluarekiko alderantziz proportzionala. Flexioarekin isten den angeluak kuadrizepsaren palanka besoaren gutxitzea zehazten du, beraz, hankaren luzapena gertatzeko indarrak gehitu behar du eta honekin batera artikulazioaren kartilagoak jasan behar duen presioak. Bere barneko azalera artikular osoa kartilagoz estalia dago mugimendua errazteko, presioa leundu eta artikulazioaren higadura gutxitzeko. Artikulazioaren barneiko aldea likido likatsu batez estalia dago, likido sinobiala izenekoa. Labaingarri paregabea izateaz gain, kartilagoa elikatzen du ura, proteinak, gatz mineralak, azido hialuronikoa eta mukopolisakaridoak emanez (nutrizio-osagarriak oinarritzen diren elementu garrantzitsuak).

Belaunaren jarrera txarrean jasandako presioak edo jarraian denbora luzez jasotako kargak kaltegarriak dira kartilagoaren osasunerako: metagarriak dira eta luzera ondorioak ekartzen dituzte. Belauneko mina da lehen abisua. Kirlolarien arazo ohikoenei buruz informazioa jaso dut, baina nire aholkua aurretik mediku-txostena izan eta errehabilitazioan fisioterapeutaren aholkua eskatzea da. Osasun- printziopioari kasu egiten ongizate-egoera bezala, orduetan zehar kirola egiteko egungo joerak, ehundaka kilometro edo miaka pedalkada obsesiboki egiteak kirolariaren osasunari (eta bere belaunei) zuzeneko erasoa egiten dio.

Ia beti arazo biomekanikoren bat izaten da, belaunezurraren lerrokatze okerra, urrats ezegonkorra, ezoreka muskularra, nahiz eta teknika okerra erabiltzea edo gehiegizko ahalegina egitea eta ariketa osteko leheneratzea bezalako arazoak ere izaten dira.

Belaunezurreko minaren sintomak areagotu egiten dira esaterako,   belaunak tolestuta denbora luzez eserita egon ondoren, eskailerak igo eta jaistean edo denbora luzez eserita egon ondoren ziztadak sentitzea,  ezegonkortasuna, krepitazio artikularra tolestu-luzatzean edo belaunaren  barneko aldearen gorritzea eta hantura.Horrelako sintomen aurrean belaunezurreko kondromalazia edo “lasterkariaren belauna” izan dezakegula ondorioztatuko dugu, síndrome ohikoenetakoa izateagatik.

Kausa nagusia artikulazioak estaltzen dituen kartilagoaren urradura da, belaunezurraren barrualdea eta fermurraren kondiloen arteko ez ohiko marruskaduragatik. Diagnosi erraza du “eskuila positiboko zeinuagatik” edo gauza bera dena, belaunezurra zapaldu eta aldi berean kuadrizepsa uzkurtzean artikulazioetan mina eta krepitazioa. Artikulu honetan ohikoa den gaitz honi konponbidea emateko bidea ikusiko dugu.  

Gehiago itzuli