Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-03-2014




RUNNING: Ordu erdi besterik ez? Aprobetxatu korrika egiteko! RUNNING: Ordu erdi besterik ez? Aprobetxatu korrika egiteko!

RUNNING: Ordu erdi besterik ez? Aprobetxatu korrika egiteko!

ITURRIA: Sportlife
Ordu erdiko atsedena besterik ez? Aprobetxatu running saio ederra egiteko!

Gaur ordu erdia bakarrik izatea ez da aitzaki zapatilei bihar arte esateko. Lehen gakoa aurretiaz dena prest uztea da: zapatilak, arropa, galtzerdiak eta dutxatzeko eskuohiala, etab. Zure 30 minutuko running-ari etekin osoa ateratzeko 2 saio ematen dizkizugu. 

1. Erdia-Erdia-Bat
Berotu trostan 5 minutuz, minutu erdiz bizkortu, jarraian mantxotu erritmoa beste minutu erdiz eta gero minutu bat azkar, aurreko minutu erdian zindoazena baino azkarrakgo, baina inoiz ez sprintean. Errepikatu erdia-erdia-bat zikloa lau aldiz, trosta leunean bi minutu sartuz horien artean eta bukatu minutu erdiko bi zuzen biziekin, atseden minutu batez tartekatuz. 

2. Zirkuitoak
Bila ezazu trafikorik gabeko ibilbide borobil bat, erritmo leunean 3-5 minututan egiteko. Berotu 5 minutuz eta eman buelta bat ibilbideari, zure ohiko erritmoan. Arreta jarri denborari eta egin bigarren bira 5-10 segundu azkarrago. Trostatu minutu batez eta errepikatu berriz ere aurreko denborari beste 5 segundu kentzen saiatuz. Egin 3-5 bira gehiago, aurreko denborari 5 segundu kenduz, minutuko trosta tartekatuz. Bukatu 5 minutuko trosta leunaz. 

Gehiago itzuli