Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019




Lasterketa popularretan hobetzeko hiru gakoak

Lasterketa popularretan hobetzeko hiru gakoak

ITURRIA: Sportlife
Zure markak hobetzeko denbora iritsi da!

1 Errodajeak luzatu egin behar dituzu
10km eta maratoi arteko distantzietan zure markak hobetzeko interesa baduzu, funtsezkoa da errodaje luzeak egitea. Lasterketa popularretan parte hartzen dutenen akatsa, hain zuzen ere, distantzian pentsatzea da, eta ez denboran. Jendeak guk 30km korritzen ditugula entzun, eta haiek ere gauza bera egin nahi dute, baina alde handia dago: guk ordu eta erdian egiten dugu, eta lasterketa popularretan parte hartzen duenak hiru ordu behar ditu. Zure erresistentzia hobetzeko, ordu eta erdiko errodajeak egin behar dituzu astean behin, bi ordukoak gehienez (sasoi ona behin hartuta). Egokiena errodaje hauek igandean egitea izango litzateke, eta astelehenean atseden hartu.  Garrantzitsua: errodajeen erritmoak motela izan behar du. Adibidez, 10 kilometroko lasterketa batean ordu bateko marka duen korrikalari batek, hau da, 6 minutu/kilometroko abiadua duenak, errodaje luze hauek 7 minututan hasi beharko lituzke, eta 6:30”-raino iritsi, baina inoiz ez lasterrago. 

2 Abiadura landu egin behar da
Serieak ez badituzu inoiz probatu, 10 egunetik behin saio bat egin ezazu. Adibidez, aldapak igo ditzakezu (6 x minutu 1, indarrak berritu aldapa oinez jaitsiz) edo 3 x 1000 metro, indarrak berritzeko minutu bat hartuz (lehenengoa, zure 10 kilometroko lasterketa-abiaduran, eta geroz eta azkarrago zure maximoaren 90%-ra iritsi arte). 

3. Zure oinetakoak ondo aukeratu
Segur aski, zuk behar dituzunak ez dira ez arinenak, ezta garestienak ere.  Indargetze eta egonkortasun onak dituen oinetako-modelo bat aukeratu, 100 gramo gehiago pisatzen badute ere. Denda espezializatu batera joan zaitez, zure oinatza kontuan harturik aholka zaitzaten.  Zure oinetakoen balio-bizitza ez luzatu gehiegi. Nahiz eta kanpotik itsura ona eduki, 700 kilometroz korrika egin ondoren hasierako ahalmenak galduko dituzte, eta lesio-arriskua handiagoa izango da. 

Gehiago itzuli