Usabal

Gaurkotasun Buletina Data: 10-08-2019




Hobe al da arrautzak hozkailuan gordetzea? Eta hauek garbitzea arriskutsua al da?

Hobe al da arrautzak hozkailuan gordetzea? Eta hauek garbitzea arriskutsua al da?

ITURRIA: Sportlife
Jende askok ez du ulertzen zergatik supermerkatuan arrautzak giroaren tenperaturan gordetzen diren, hozkailu guztiek arrautzentzat konpartimentu berezi bat duten bitartean

Hau ulertzeko kutikula zer den jakin behar duzu. Kutikula arrautza osoa babesten duen geruza mehea bat da, zeinak arrautza-oskolean egon daitekeen salmonellaren aurrean babesten gaituen.

Bat-bateko tenperatura-aldaketek geruza hau apur dezakete eta, ondorioz, babes natural hau galduko litzateke. Horregatik hain zuzen ere, hobe da arrautza etxera iritsi arte hozkailuan ez egotea. Etxean ere hozkailutik kanpo utzi genezake? Kutikula egoera onean badago, arrautza esterila da eta, beraz, ez legoke inongo arazorik, 28 egun baino gutxiago pasa diren bitartean (arrautzak “zahar” bihurtzeko behar duen denbora). Arrautza zaharra den edo ez jakiteko, ur basoaren proba egin dezakezu: hondoratzen bada, denbora gutxi pasa dela jakin dezakezu, beraz freskoa da eta aire gutxi du barruan. Baina arrautza ur gainean geratzen bada, arrautza zaharra izango da, barruan aire asko sartu delako.

Hala ere, hobe da hozkailuan uztea, airea arrautzaren barruan motelago sartzen delako, eta gainera arrautzaren zuringoa eta gorringoa erdiratuagoa egongo dira kozinatzerakoan, zuringoak dentsitate altuagoa izango duelako.

Bukatzeko, aholku garrantzitsu bat: **saihestu arrautzak garbitzea, uraren presioak kutikula puskatu dezake eta. 

Gehiago itzuli